Antzuola: trokeo-dantzak 1997

2011/03/02

Gipuzkoako brokel-dantzarekin traza handia du Antzuolako trokeo-dantzak, baina baita berezitasunak ere. Uztaileko hirugarren larunbatean, Mairuaren alardearen ondoren dantzatu ohi da trokeo-dantza Antzuolan. Makil txiki dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta zinta-dantzak osatzen dute Antzuolako trokeo-dantza. Oinarin dantza taldeko hamabi dantzarik eta buruzagi batek osatzen du trokeo-dantzari taldea. ETB, 1997-07-19.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Anonimoak
2011/03/02 13:05

bai elegante jantzi dituztela ETBko kamarak!

Oier Araolaza
Anonimoak
2011/03/02 13:33

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.