Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena
"Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina" museoa da ekimen horien antolatzailea, Italiako San Michele all'Adige herrikoa. Europako inauterien arteko antzekotasunen inguruko ikerketa lan bat burutzen ari da. Europako hainbat inauteri bisitatzen ari dira eta filmazioak egiten dituzte. Euskal Herrian ere izan dira.
2007tik hara eta hona dabiltza, Europako inauteriak filmatzen. Grabazio horien emaitzarekin pelikula bat egin dute, Carnival King of Europe izenekoa eta baita webgune bat ere. Europako inauterien artean dauden antzekotasunak jaso nahi dituzte proiektu horren bidez.
Pasa den azaroaren 19an egitasmo honen bigarren ekinaldia aurkeztu zuten. Euskal Museoaren izenean Amaia Basterretxeak parte hartu zuen ekitaldian. Honako musoeen ordezkariak bildu ziren bertan:
- Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina, San Michele all’Adige – Italia
- Complexul Naţional Muzeal Astra, Sibiu – Errumania
- Slovenski Etnografski Muzej, Lubiana – Eslobenia
- Euskal Museoa, Bilbo
- Państwowe Muzeum Etnograficzne w Warszawie, Varsavia – Polonia
- Nacionalna Ustanova Muzejna Makedonija, Skopje – Mazedonia
- Ethnographic Institute and Museum, Bulgarian Academy of Sciences, Sofia – Bulgaria
- Etnografski Muzej Zagreb – Kroazia
Iturria: Museo San Michele
Dantzan