Zarautz: Euskal Jaiak 2010

Erromeria Zarauzko Musika Plazan Euskal Jai eguneko arratsaldean. Mintxo Garaikoetxea txistulari iruindarraren doinura dantzan ari da kuadrilla bat. Zarautz, 2010-09-09, Youtube, GoraIrunea.

Oier Araolaza
Anonimoak
2010/09/15 08:53

Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez duela inorekin dantzatuko.

xabi
Anonimoak
2010/09/15 08:51

Uste nun eszena hau desagertu zela iada. Txistulari bat bakarra, atabalak lagundua kalean erromeria jotzen eta jendea dantzan! Biba zuek!