Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

2024/10/30

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion lehen aldiz dantza efimeroa deneko ideia h...

Gehiago irakurri

Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

2024/07/16

Sei urte ditu. Gustura ari da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak, pedagogoak, komunikabide...

Gehiago irakurri 6

Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta

2024/05/20

Eskrima historikoari buruzko erakustaldi didaktiko bat ikusten izan gara Eibarko Armagintzaren Museoan . Hiru gauza partekatzen ditugu gutxienez euskal dantzariok eskrima historikoarekin: 1. Tresnak (ezpatak, makilak, brokelak...). 2. Tresna horien erabilera eskuekin. 3. Hain ezaguna ez den gorput...

Gehiago irakurri

Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"

2024/05/16

"Azken urteetan behin eta berriz diogu dantza gure gorputz hizkuntza dela, indarra jartzen ari gara hizkuntza izaera horretan", euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatu du Oier Araolazak eta euskal dantza hizkuntza gisa ulertzeak dakartzan onurak eta ondorioak azaldu ditu ...

Gehiago irakurri

Zer egin behar dugu tradizioarekin?

2024/05/03

Txutxin ez zen itzul-ingurutan ibiltzekoa. Dantza-maisuengandik gorputzaren ezagutza izatea espero da, baina zientzialariak behin eta berriz ari zaizkigu gogorarazten buru-adimena bera gorputzetik abiatzen dela. Txutxin Irizar ezagutzean mugimenduak zer nolako xehetasun mailarekin ikusi eta definit...

Gehiago irakurri

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

2024/04/11

Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikari ak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren...

Gehiago irakurri

Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du

2024/02/27

Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu? Egi...

Gehiago irakurri

Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan

2023/10/04

Gure festetako zenbait adierazpenek beste testuinguru batzuetan dituzten aldaerak ikusi eta erritoen kaosean murgildu gara uda honetan Vilanova i la Geltru herri katalanean. 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra 22 dantzari Kezkatu Vilanova i la Geltruko labirintoan harrapatuta ibili gara, irtee...

Gehiago irakurri

"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"

2023/07/21

Hezkuntza aztergai duen Hik Hasi aldizkarirako elkarrizketatu nau Ainara Gorostitzuk. Dantza, euskal dantza eta hezkuntzaz aritu ginen eta euskal dantza euskal herritar guztiok ezagutu beharko genukeen gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen dudan esaldia ekarri du Gorostitzuk titularrera: "Euskal...

Gehiago irakurri

Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/14

Dantza izenak euskaraz idazteko moduak zalantza asko sortzen ditu. Hitz elkartzeetan 'dantza' daramatenak  Euskaltzaindiaren Hiztegian  hiru eratan agertzen dira idatzita: Lotuta: sokadantza , pordondantza eta  kontradantza . Marrarekin: dantza-soka , Bizkai-dantza Bereizita: ...

Gehiago irakurri 4

Orain arteko erantzunak

batez ere dantza garaikidea

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:

"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."

Euskaltzaindiaren arabera Bilbo

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!