Orain arteko ekarpenak
Akademizazioaren ondorioak
2014/03/06
Dantzan maiz mintzatzen gara akademizazioak gure dantzakeran dituen ondorioetaz. Honako bideo honetan, Mari Hirigoyen Bidart musikologoak, kantaera tradizionalean erabiltzen diren (ziren?) noten perzepzio eta galeren kontua oso ongi azaltzen du.
Urrats txikiak
2013/12/31
Glaziazio ekonomiko honen erdian zulora joan dira zenbait kultur proiektu. Dantzan ere ari dira murrizketak antzematen. Jose Uruñuela Dantza Kontserbategia ataka larrian aurkitzen da. Diru-laguntzak urrituta, aurrekontua orekatzeko ikasleen matrikula %500 igo beharko dela iragarri du Gasteizko alka...
Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
2013/12/09
Aritz Ibañez-ek idatzitako Maridomingi Go Home! sarrerari erantzuten hasi naiz, baina gehiegi luzatu eta azkenean blogera ekarri dut. Mari Domingirekin egiten ari garen hankasartzearen salaketan sakontzera nator.
Olentzerotik Bizar Zurira
Ezin da ulertu Mari Domingiren sorrera eta hedapena, ...
Likinkeriaren bitsa
2013/12/01
"Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian" deskribatu zigun dantzaldia Madariagak. “Mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren. Neskak “bul...
Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak
2013/10/01
Ikaragarriak Manuel Sanchez Martinez-ek sareratu dituen bideo hauek! Mariano eta Anastasio Leandro anaiak dira, Murtziako Eskola Boleroaren azken dantza-maisuak, 1994ko grabazio batean dantzan. Eta nola dantzatu gainera! Itzela! Gipuzkoako dantzak balira, Jose Lorenzo Pujana dantzan ikustea modukoa litzateke hau. Gozatu!
Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta
2013/09/13
Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...
Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai
2013/09/09
Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...
Ez berbazkoak
2013/07/01
Euskararen biziberritzeaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta mamitsuak egin ditu Sorguneak ikerguneak azken urteotan. Kultur bizitzaren azterketatik abiatu eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak proposatu ditu. Azterketa eta estrategia, egunerokoan kateatuta bizi garenok premiazko...
Emakumeak eta dantza Iruritan
2013/03/25
Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan. Emakumeek mutil-dantzen ez dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea hautatu dute. Hau da...
Krisia? Ze krisi?
2013/03/05
Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin . Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monikarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain l...
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - XIX. mendeko dantza argazki ederrak Arrasaten agertu den Mendia argazki fondoan
2014/06/10
Bai, gainera argazkiek oso kalitate ona dute (hemen jarri ditugunen gainean klik egin eta handiago ikusteko aukera dago) eta horrek xehetasunak gertutik aztertzeko aukera ematen [...]
Oier Araolaza - Dantza eta tiro, tiro eta dantza ezteietan
2014/04/15
Dantza egiteko modua harrigarria da, tarteka kalanbreak eraginda bezala hasten dira mugitzen, eta gero pistolena... daflipat. Nobia berriz asper asper eginda, kar, kar, kar.
Oier Araolaza - Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en
2014/03/25
Argazkia begiratuta gehienek antzemango zeniotenez, Mundi eta Andoni anaia bikiak dira, eta horrelakoetan ohikoa den legez, jolasti bihurriak ere bai. Emilio Xabier Dueñas-ek abisatu digu [...]
Oier Araolaza - Puruandiro: danza del paloteo
2014/03/24
Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!
Oier Araolaza - Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924
2014/02/14
Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere [...]
Oier Araolaza - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
Dantza garaikideko sortzaile gazteen hautu linguistikoak harritu eta kezkatzen nau urtero. Bederatzi proiektuetatik, seik gazteleraz dute izenburua, bik ingelesez eta bakarrak euskaraz.
Oier Araolaza - Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari 1995
2014/02/13
A zer sorpresa eman zigun azken segundoetan ageri den gizon dantzariak. Grabazioa egiten ari ginela, aurrean jarri eta espontaneoki dantzan hasi zitzaigun, gure pozerako!
Oier Araolaza - Mummers-ak Ternuan
2014/01/10
Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.
Oier Araolaza - Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013
2013/11/20
Zoragarria iruditu zait mutilak jota dantzatzeko daukan estiloa. Lasai-lasai ari dela transmititzen du, baina dagokionean nolako indarra erakusten duen. Ze ona!
Oier Araolaza - USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!
2013/11/20
Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!