Puruandiro: danza del paloteo

2013. urtean Puruándiroko (Mexiko) ENDF Dantza Jaialdian grabatutako emanaldia, zati bat behintzat. Itsaso zabalaz bestaldera "paloteo" ikusgarri eta bizia. Bertako neska-mutilek ordu laurdenez, gelditu gabe, aire militarrak eta jostagarriak nahastuaz makil-jokoak eta pauso sinple eta xelebreak tartekatzen dituzte (zenbaitetan Katalunia aldeko Bastoners-ak ekartzen dizkidate gogora bai musikan eta bai dantzakeran ere), zortziko taldeetan, lerro luzeetan zein borobilean. Formazioz aldatzeko joan etorriak deigarriak gero!

Ez dago genero bereizketarik ez erropetan ez dantzan bertan ere, 9.000 km. haratago. Pentsatzen jarri naiz...handik hona begiratuko balute zer ikusiko eta esango ote lukete?

DanzaNet TV: 2013 Festival de Danza ENDF, Puruándiro, Michoacan (Mexiko)

 

Josu Garate Suinaga
Josu Garate Suinaga
2014/03/21 13:44
Ez da harritzekoa halako abileziarekin jardutea. Hauek, edo antzerakoak, ensaiotan ez dira geldi edo elkarri begira egotekoak...!

http://www.youtube.com/watch?v=Nv9EukFZH6w
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2014/03/24 08:22
Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!