piruandiro etiketa duten bideoak
Puruandiro: danza del paloteo
2013. urtean Puruándiroko (Mexiko) ENDF Dantza Jaialdian grabatutako emanaldia, zati bat behintzat. Itsaso zabalaz bestaldera "paloteo" ikusgarri eta bizia. Bertako neska-mutilek ordu laurdenez, gelditu gabe, aire militarrak eta jostagarriak nahastuaz makil-jokoak eta pauso sinple eta xelebreak tartekatzen dituzte (zenbaitetan Katalunia aldeko Bastoners-ak ekartzen dizkidate gogora bai musikan eta bai dantzakeran ere), zortziko taldeetan, lerro luzeetan zein borobilean. Formazioz aldatzeko joan ...