Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en

Dokumentuaren akzioak

Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en

2014/03/25 01:55
Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en

Mendi Alde dantza taldea, Santurtzi, 2014-03-23. Arg. Emilio Xabier Dueñas.

Mendi Alderen omenezko eskultura 2014
Mundi Flores eta Andoni Flores beren bikoteekin Mendi Alderen omenezko eskulturaren (Andoni Flores-ek egina) inaugurazioan, Santurtzi, Kabiezes, 2014-03-23. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas.
Igandean, martxoaren 23an, burutu da Kabiezes oroitzapenean ekitaldia. Bertan, Andoni Flores-ek Mendi Alde dantza taldearen omenez egindako eskultura inauguratu da. Dantzari eta txistulariak bertan izan dira, eta baita Santurtziko alkate, zinegotzi eta auzotarrak.

Kabiezes auzoak goitik beherako eraldaketa bizi izan du mende erdian. Aldaketa horren testigu, eta bere iraganeko ezaugarriak gordetzeko etenik gabeko lanean, auzoko kultura pizgarri handia izan da Mendi Alde dantza taldea. 50. urteurreneko ospakizun eta omenaldiak  horren testigu izan ziren, eta haren oiartzunik segitzen du oraindik. 

Orain hiru urte ospatu zuen mende erdia Mendi Aldek. Urteurrenean hasitako lanak orain ikusi du argia, Andoni Flores-ek Mendi Alderen omenez egindako eskultura kalean jarri eta inauguratu baitu Santurtziko udalak. Mendi Aldek auzoko ondarea jaso eta biziberritzeko egindako lana eskertu eta zoriondu nahi izan du era honetan Santurtziko udalak. 

Horrekin batera, auzoaren aldaketaren testigu den argazki sorta, Mendi Alden ekimenez bildu dena, Antonio Alzaga kalean ezarri dira. 

Dokumentuaren akzioak

2014/03/25 15:00
Argazkia begiratuta gehienek antzemango zeniotenez, Mundi eta Andoni anaia bikiak dira, eta horrelakoetan ohikoa den legez, jolasti bihurriak ere bai. Emilio Xabier Dueñas-ek abisatu digu argazkian bikoteak "trukatuta" ageri direla, alegia, bakoitza bere koinatarekin jarri dela argazkirako!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.