Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924

Dokumentuaren akzioak

Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924

2014/02/12 16:25

Bi ezpata-dantza mota daude Kroaziako Korçula uhartean. Moreska eta Kumpanija. Moreskan bina ezpata txiki edo satakai darabiltzate dantzariek elkarrekin borroka ikusgarria antzeztuz. Kumpanija ezpata luzeekin, katean egiten den ezpata-dantza da, eta horixe da irudi hauetan ikus daitekeena. 1922 eta 1924 urteetan izan zen Korçulan Frantisek Pospisil filmazioak egiten, eta bi ezpata-dantza motak grabatu zituen, beraz, hurrengo batean Moreska famatua ikusteko aukera izango dugu. Oraingoan aldiz "hilt and point" (helduleku eta punta) erako edo "chain" (kate) ezpata-dantza ageri zaigu, hainbat figura eta joan etorriz osatua, xiru-larru eta danborraren doinura dantzatua (audiorik ez dute grabazio hauek, baina musikariak ageri zaizkigu dantzarien atzean). Juan Antonio Urbeltz-ek euskal dantzazale guztiokin konpartitutako irudi ederrak dira honakoak. Frantisek Pospisil: Korçula (Kroazia), Kumpanija, 1922-1924.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

2014/02/13 21:30
Ederra bideo hau ere. Pare bat xehetasunek eman didate atentzioa. Bata, erropa: jaieguneko trajean ari dira, garai hartako kalekoa, suposatu daiteke. Gaur egun darabiltena berriz, "folklorikoagoa" da: http://www.youtube.com/watch?v=t0y-Y8fiHvk
Ta bestea, are bitxiagoa! bideoaren bukaeran, parez-pare ezpata jokoa egiten duen bikoteak, muxu ematen diote elkarri. Horrelakorik ikusi gabe neukan ezpata-dantzetan behinipein. Eta fijatu ezkero, gaur egungoan ere atal hori musu batekin bukatzen dutela dirudi.
2014/02/14 10:35
Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere jantziaren kontuak atentzioa eman zidan. Dantzarako jantzia, dotore jantzia! Muxuarena oso bitxia da. Susmoa dut hori beste bideoren baten ere ikusia dudala. Polita!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.