1924 etiketa duten bideoak

Frantisek Pospisil: Kaplice (Txekia) Schwerttanz 1924

Txekian, Hego Bohemian dago Kaplitz edo Kaplice herria eta bertan filmatu zuen 1924. urtean Frantisek Pospisil ikertzaile txekiarrak bertako schwerttanz edo ezpata-dantza eder hau. Ezpata-dantzariak loraz apaindutako kapelak buruan dituztela, eta haien inguruak zozokeriak egiten arlekin-pailazo eroak (Ingalaterrako fool-en parekoak), kapela konikoekin, aurpegia mozorrotuta ikus daitezke filmean. Brno-ko Historia Museoko langilea zen Pospisil, eta ezpata-dantzek liluratuta Europa korritu zuen ...