Dokumentuaren akzioak
Krisia? Ze krisi?
Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin. Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monikarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain lau urte:
“Krisia? Ze krisi? Langile asko bezala 17 urte nituenetik ari naiz lanean. Horrek 30 urte egiten ditu lanbidean, eta Gizarte Segurantzaren arabera beste 18 falta zaizkit erretiroa hartzeko. Baina Gizarte Segurantzak ez dakiena da nire gorputza ez dagoela horretarako prest. Ogibideko hogei ta hamar urte hauetan makina bat jardueratan aritu naiz. Ume-umetatik dantzaria izan nahi nuen, eta hara zer naizen: ekoizlea, koreografoa, banatzailea, diru-zaina, furgoneta gidaria, nekarguen neskatila, informatikaria, irakaslea eta diseinatzaile grafikoa, besteak beste, eta noizean behin, ikasi nuena, dantzaria.
Hau ez da kexa bat, ondo daki ia inor ez dela aritzen nahiko lukeen horretan baina, atsegin dudana egiteagatik pribilegiatu bat naizela esaten didan hurrenari belarrondokoa emango diot. Ez daukat hitzarmen kolektiborik, ez dizkidate ordu estrak ordaintzen, urteetan izan naiz oporrek zer diren ere jakin gabe eta nire lan ordutegia 24 ordukoa da, astean zazpi egunez. Nire burua esplotatu dut urte askotan amets baten truke. Edozein pertsonaren modukoa naiz, zenbaitetan, nire lan-jardunaren erdian txalotu egiten banaute ere. Bai, nire lanaldiaren erdian, emanaldiaren ondoren gauzak biltzen, furgonetan sartzen, jantziak garbitzen eta abar jarraitzen baitut.
Orain, mundua krisian dagoen honetan, ez naiz hain bakarrik sentitzen. Denek sufritzen dituzte gure prekarietate eta lan etenak, soldata eta katxeen izozteak (guk urteak daramatzagu), edozer gauzatan eta edozein tokitan lan egin beharra, 12 hilabetera kobratzea eta ez hilabete bakoitzaren 30ean, eta enpresario eta plurienpleatua bihurtzea bestela ez daukazulako lanik.”
Sektore baten argazkia da Monikak eskaintzen duena. Runde du abizena Monikak, Monika Runde. Frantzia, Kanada eta Ingalaterran balleta, dantza garaikidea, pianoa, antzerkia, argiztaketa eta kultur ekoizpena ikasi eta 10&10 dantza konpainia sortu zituen Monika Rundek. 2000. eta 2004. urteetan Espainiako eta Costa Ricako Dantza Sari Nazionalak irabazi zituen.
Argia astekaria, 2013-02-17
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
Oso artikulu (eta gutun) ederra. Eta egokia, esango nuke. Erabat identifikatuta sentitu naiz. Halere, pozik nago, gustura, eta eskertuta, horretan eta horretatik bizi naitekeelako (gutunak adierazten duen baldintzetan, jakina). Nik aukeratu dut dedikazio hau, asko ematen dit, disfrutatzen dut, eta ni neu naiz nire ogibidearen arduradun eta erantzule bakarra. Horrek, zorionez, lanari eta bizitzari begiratzeko oso beste modu bat erakusten dizu.
Bai, Monikak dioen moduan "Hau ez da kexa bat", baina "pribilegiatu bat naizela esaten didan hurrenari belarrondokoa emango diot", ja, ja. Pribilejiatuak gara, bai horixe.