Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Emakumeak eta dantza Iruritan

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak eta dantza Iruritan

2013/03/25 15:23

Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan. Emakumeek mutil-dantzen ez dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea hautatu dute. Hau da, plazan mutil-dantzak daudenean eta bertan emakumeen parte hartzea onartzen denean, dantzaldi paraleloak antolatu beste plaza batean gizonezkoekin soilik. 

2013-03-25_emakumeak-euskal-dantzetan-hitzaldia-oier-araolaza-irurita

Azken urratsa Baztango Mutil-dantzari Taldearen sorrera izan da. Aurkezpen mezuan ez dute ezer argirik adierazi, baina Baztanen jakinekoa da emakumerik gabeko mutil-dantzak plazaratzeko antolatu dutela elkarte hori. Talde horrek emanaldiak "eskaini" nahi ditu, emanaldi itxiak, kanpoko inoren sarbiderik gabekoak, eta beraz, emakumerik gabekoak.

Nire hitzaldian dantzaren alorrean emakumearen parte hartzearekin izan diren hainbat gorabehera errepasatuko ditut. Historian zehar hainbat unetan gertatu da emakumeak dantzatik kanpo utzi dituztela. Elizak lehenengo, botere politikoak ondoren, dantza tradizionalen alde lan egindako asmo oneko elkarteek azkenik... Eta bitxia da, ze kanpoan uzteko ahalegin bakoitzak erakusten digu orduan ere dantzan ari zirela emakumeak, plazan... Alegia, emakumeak beti izan direla plazan dantzan, eta plazatik kanporatu nahi horrekin luzaroaaannn dihardutela borrokan.

Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzetan

  • Martxoak 26, asteartea, 19:00etan
  • Irurita, Gizarte bilgunea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.