Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baztango Mutil-dantzari Taldea sortu da

Dokumentuaren akzioak

Baztango Mutil-dantzari Taldea sortu da

2013/03/18 13:31

"Baztango Mutildantzari Taldea elkarte kulturalak , bere lehen batzar orokorra ospatu zuen Baztanen Martxoaren 2an. Mutildantza, Baztan bailarako dantzarik nabarmenena ezagutaraztea da helburua. Hemeretzi dantzaz osatzen diren Mutildantzak , gure aitzineko belaunaldiak aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala dantzatzea Baztan bailarako 15 herrietan , da gure nahia.

Azken urte hauetan, zenbait herritan, Mutildantza ez da dantzatzen herriko bestetan, eta horregatik Baztango gizon eta emakume talde bat bildu gara ( 60 kide ) zerbait egin nahian. Baztango Mutildantzari Taldeaak bere burua eskeintzen du herriko bestetan edo elkarteek antolaturiko ekitaldietan parte hartzeko.

Elkarteko kide izan nahi baduzu, ondorengo tokitan egin zaitezke: Foto Mena (Elizondo), C/ Santiago 40 Eskiz informatica Zerbitzuak (Elizondo), Pl. Erlategi 4

Azken urteotan eztabaida eta liskar ugari izaten ari da Baztanen mutil-dantzetan emakumeek parte hartzearen aurka eta alde daudenen artean. Elkarte berri honek ez du bere aurkezpen mezuan auzi horren inguruan daukan jarrera azaltzen, baina badirudi mutil-dantzetan soilik gizonezkoen parte hartzea bultzatu nahi duen elkartea dela.

Dokumentuaren akzioak

2013/03/19 09:43
Ongi dago beti dantzen inguruan egiturak sortzea. Galdera bat: "aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala" irakurtzen dudanean zalantza bat sortzen zait: aurrekoek egiten zuten gisan, mutildantzak dantzatzen jarraitu nahi dutela, edo, aurrekoek egiten zuten era berean, urrats eta egitura berdinetan dantzatu nahi dutela. Hau da, azentoa jarri dantzatzearen arloan edo dantzazteko era konkreto batean. Ez da gauza bera, bixtan da.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.