Mummers-ak Ternuan

2014/01/10
Mummers-ak Ternuan

Britainia Handitik iritsi omen ziren kontinente berrira, baina Europa osoan dira halakoak, eta bertara iritsi ziren lehen europarrek, euskaldunek ere ezagunak izango zituzten mota horretako festak. 

XVI. mendean Ternuara joandako euskal arrantzaleek fundatu zuten hiria. Pasai Donibanekoa ziren horietako asko, eta horregatik San Joan, St. John jarri zioten izena, Ternua, Terranova edo NewFoundland-eko Donibane. 

Noiztik ez dakitela, mummers eta mummering festak ohikoak eta errotuak dira St. John-en, eta bereziki eguberri garaian, mozorrotutako taldeek etxez etxeko eske errondak egiten baitituzte.

Azken urteotan, mummering eske erronda eta antzezpenekin batera mummers parade edo mozorro kabalkada antolatzen hasi dira, eta abenduaren 14an egindako jaialdiaren argazki batzuk ikusi ditzakezue hemen.

Informazioa: Mummers Festival
Argazkiak: Mummers Parade 2013!

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2014/01/10 11:39
Joe ze ederrak!!!! Irudi luke Ituren-en edo Zalduendon daudela :)
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2014/01/10 11:46
Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.