Akademizazioaren ondorioak

2014/03/06

Dantzan maiz mintzatzen gara akademizazioak gure dantzakeran dituen ondorioetaz. Honako bideo honetan, Mari Hirigoyen Bidart musikologoak, kantaera tradizionalean erabiltzen diren (ziren?) noten perzepzio eta galeren kontua oso ongi azaltzen du.

Kantagintza tradizionalean ohikoak ziren zenbait nota gure sistema musikaletik erauzi egin ditu musika akademikoak, eta horren ondorioa da zenbaitek Bedaxagar entzuterakoan "desafinatu" egiten duela esatea. Marien erantzuna garbia da, Bedaxagarrek ez du desafinatzen, entzuleak gara nota horiek entzuteko ohiturarik ez dugunak, eta beraz, gure belarrian dugu arazoa, ez kantariaren eztarrian.

Bideoa Argian ikusi dut.