Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian
2015/10/13
Albiste ona da, ea Euskal Kulturaren ordezkaritza dotorea eskaintzen den. Dena den, ulertezina zait zergatik hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu duen eta ez Eusko Jaurlaritzak [...]
Oier Araolaza - Barazki purea
2015/09/22
Aupa Ander, mila esker zure iruzkinagatik. Nire ustez ohituren transmisioak eta errepikatzea balio interesgarri asko ditu. Horiei esker komunitatea egituratzen da, belaunaldien arteko transmisioa gauzatzen [...]
Oier Araolaza - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/15
Maider Bedaxagarrek jakinarazi digunez, igande honetan, irailaren 20an, Ahatsa (Nafarroa Beherea, Donibane Garazitik 8 kmra), Lehen Mundu Gerlan euskal presoei egindako grabaketak entzuteko aukera izango [...]
Oier Araolaza - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Eskerrak zuri Iñaxio. Zure lana eta arduragatik ez balitz ez genuke altxor horren berri izango, eta gutxiago gozatu ahal izango. Uste dut presoen grabaketak Baionako [...]
Oier Araolaza - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Bai, neuk ere entzun ahal izan ditut. Oker ez banaiz Trebisch-enak Iñaxio Lopez de Aranari esker ekarri dira hona eta dokumentazio zentroetan eta ikertzaileentzat badaude [...]
Oier Araolaza - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Mila esker zure erantzunagatik Iñaxio! Rudoldf Trebitsch-en grabaketei buruz egiten ari zaren ikerketen ingurukoak interes handiz irakurri ditugu: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1370504926 http://www.argia.com/argia-[…]h-en-lekukotasun-soinudunak Izan ere, euskal musika eta [...]
Oier Araolaza - Maixuaren irribarrea ispiluan
2015/07/24
Ze testu ederra Mikel! Gogoan dut kuadrilarekin sagardotegira joan eta Joseba bertan topatu nuela behin. Txistulari bat ere agertu zen, eta konturatu orduko aurrez aurre, [...]
Oier Araolaza - Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/12
Aupa Etor! Mila esker erantzun eta argibide guztiengatik! Nire zalantza Olaeta eta Etorkiren artean izan daiteke. Izan ere, Filipe Oihanburuk Olaetan ikasi eta dantzatu zuen [...]
Oier Araolaza - Dantza ez da euskal kultura
2015/06/12
Kaixo Emun Kultura, mila esker zure erantzunagatik. Diozunez "Emunen ahoan, Emunek esan ez dituen aipamenak jartzen dituzu artikulu honetan". Nik ez dut uste hala denik, [...]
Oier Araolaza - Legazpiko Oktabario dantza sei argazkitan
2015/05/18
Bada kontu bat azken argazkian lehen kolpean oharkabean pasatu zaidana, baina orain ohartu naizena. Dantzariek abarketa zuriak daramatzate. 80-90ko hamarkadan larruzko abarkak jartzen hasi ziren [...]