Legazpiko Oktabario dantza sei argazkitan
2. Argazkia: Poxpolinak ezpata txikiekin (1954)
1954ko maiatzaren 3an, Santikutz eguna. Bederatzi gizonezko eta hiru emakume ageri dira ezpata-dantza egiten. Zortzi mutilen artean osatutako "la rosan" gainean ageri da kapitaina, eta aurrean, ezpata txikiak dantzatzen hiru neska, poxpolin jantzita. Argazkia Sustraiak eta Goiz Deiak egindako Legazpi dantzan, atzo eta gaur liburuskan argitaratu zen 2006an.
3. argazkia: Mutilen ezpata-dantza (2005)
Horixe da luzaroan nagusitu den irudia. Mutilek bakarrik osatutako Oktabario dantza, Sustraiak taldearen eskutik Santa Kurutz egunean Legazpin.
4. argazkia: Nesken ezpata-dantza (2011)
Sorpresaz, aurretik iragarri gabe, neskek osatutako talde batek egin zuen Oktabario dantza 2011ko Santa Kurutz egunean. Sustraiak taldeko neskak baserritar edo jantzi-zibilarekin plazaratu ziren eta ezpata-dantza egin zuten.
5. argazkia: Mutilen ezpata-dantza berriz (2014)
2011ko aldaketaren ondoren, 2012tik 2014ra berriz ere mutilek egin dute ezpata-dantza Santa Kurutz egunean.
6. argazkia. Generorik gabe ezpata-dantza (2015)
Neskak eta mutilek parte hartu dute ezpata-dantzan 2015eko Santa Kurutz egunean, baina denak berdin jantzita ageri dira. Ezpata-dantza mixtoa aipatu da. Generorik gabeko ezpata-dantza ere esan genezake, dantzariek egindako ezpata-dantza azken batean.