Dokumentuaren akzioak
Kulunka Munduari Bira
"Gauza batzuk zuzentzearren eta, Xaramel dantza eta musika konpainiak birritan dagoeneko aurkeztu du bere azkeneko eta estraineko espektakulua Kulunka Munduari Bira. Lehenengo saiotxua Getxo Musika Eskolan burutu zen, eta bigarrena duela 3 egun Getxo antzokian.
Bigarren hori ordu bateko saioa dugu, janzkerak eta musika doinuen trataera landuagoa izanik. Azken horrek espektakuluaren oinarriak sendo finkatzen ditu eta horrela.
Espektakuluaren koreografiaren arduraduna Gorka Saez (Dantzaria eta musikaria), musikaren arduraduna Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea, diseinua eta argazkigintza Asier Bastida eta musika moldaketaren egilea Mª Jose López Ugarte.
Hurrengo egunetan beste ikuskizun bat gozatzeko parada edukiko dugu Maiatzak 31an Leioako Antzerki Aste Barnean. Beste ikuskizun batzuk
ere erdi finkatuta daude baina datak ez dira zehaztu. Dena den Artez aldizkarian agertzen da taldearen erreportaia."
Eta hona hemen Artez aldizkarian datorrena:
KULUNKA MUNDUARI BIRA
Koreografia: GORKA SÁEZ
Dantzariak: ASIER BASTIDA, VIRGINIA GUTIÉRREZ, JOSU MENTXAKA, AMAIA
QUINTANO, GORKA SÁEZ, KARMELE SANTAMARÍA, IMANOL SARRIÁ, OIHANA
URGOITIA
Musika: MARÍA JOSÉ LÓPEZ, IÑAKI GUTIÉRREZ
Jantziak: AINHOA BASTIDA
Argiztapena: TARIMA
Zuzendaria: IÑAKI GUTIÉRREZ
Konpainia: XARAMEL
Euskal kultura abiapuntu, Xaramel konpainiaren Kulunka munduari bira ikuskizunak antzerkia, dantza eta musika biltzen ditu. Txistuaren
soinuak kulunkatuz, erronkaren, emankortasunaren erritoen eta alaitasunean barneratzen du ikusleria. Sehaskan egongo balira moduan,
munduko herrialde ezberdinak ezagutararazteko gonbitea luzatzen du. Gorka Sáez koreografoaren esanetan, "hamar atalez osatutako ibilaldia
prestatzeko, Arabia, Errusia eta Afrikako kulturak aztertu ditugu besteak beste, eta haiek euskal kultura tradizionalarekin nahastu
ditugu, betiere gure ikutu propioa eta garaikidea emanez". Horrela, dantzak eta musika ezberdinak, propioak zein tradizionalak, gorputz espresioarekin batera azalduko dira kalean, eszenatoki baten gainean.
Iñaki Gutiérrez zuzendariak dioenez, "euskal kultura kalean sortu da, bai musika, bai dantza, baita antzerkia ere. Eszenatokietan egiteko
aukera bagenuen, baina kalean egiteko erronkari aurre egitea nahi izan dugu". Kulunka munduari bira Xaramelek sortutako lehen ikuskizuna da.
Taldeko kide gehienak Elai-Alain dabiltza musikari zein dantzari. Izan ere, 1994 urtean txistu banda moduan sortu zen Xaramel, baina
gauza berriak egiteko irrikak ikuskizun hau prestatzera eraman ditu.
MAIATZAK 31 MAYO (22.45)
INSTITUTUKO PATIOA - LEIOA
Dokumentuaren akzioak