Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren Nazioarteko Eguna

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguna

2002/04/02 19:05

Dantzariak, artista guztiak bezala, sentitzeko eta besteei sentiarazteko sortuak dira. Bapatean, sentsazioak kiskaltzen dituzten sentipen sura jaurtita bezala sentitzen gara 2001eko irailaren 11ko gertaera kataklismikoen ondorioz.

Dantzariek mugimendua eta diseinuaren dohaia jaso dute. Holistikoki bizi dira, gorputza, gogoa eta izpiritua ekintza bakar eta etengabean txertatuak.

Ez utzi dantza egiteari. Gertatzen dena gertatzen dela, eta Jainkoa lagun, txarrena ikusi dugu, nik diotsuet, EZ UTZI DANTZATZEARI! Katherine Dunham

Katherine Dunham

Joliet, Illinois-en jaio zen 1909an. Chicagoko Unibertsitatean sartu zen lehenengoetako afroamerikarra izan zen eta antropologian doktoratu zen bertan. Caribe eta Brasilgo dantzaren antropologiari buruz egin zituen lan garrantzitsuei esker dantzaren antropologia disziplina akademiko bezala sendotu zen.

1931an, Dunham andereak bere lehen dantza eskola ezarri zuen Chicagon. 1934an Amerikako eta Europako antzoki onenetara eraman zuen ibilbideari ekin zion, musikal, opera eta kabaretetan rol garrantzitsuenak jokatuz. George Balanchine-rekin elkarlanean koreografiatu zituen "Stormy Weather" eta "Cabin in the Sky" pelikuletan agertu zen.

1930eko hamarkadaren azken urteetan eskola eta konpainia ibiltaria sortu zituen New York-en, eta kritikaren onespena jaso zuen berak sortutako ehunka lan orijinalen bidez. 1967an Edwardsvillen, Southern Illinois University-ko irakasle taldean sartu zen Dunham, eta bertan arte eszenikoetan trebatzeko zentroa sortzen parte hartzeaz gain, dantzaren antropologiaren programa ezarri zuen. 1969an, komunitateetan arteen hezkuntza bultzatzeko programa sortu zuen St. Louis-en hegoalderan, kultura desberdinen ikerketa eta sustatzea helburu zuten erakunde disziplina-anitz bakarrak. Arraza berdintasunaz zuen ardurak bultzatu zuen Dunham andereinoa ekimen horiek bultzatzera.

Dunham-en errekonozimenduen artean aipatzekoak dira besteak beste ohorezko hamar doktorego, Arteen domin presidentziala, Kennedy Center-aren ohoreak, Frantziako Ohorezko Legioa, Brasilgo Southern Crossa, Haitiko Grand Cross, NAACP Lifetime Achievement Award-a, Lincoln Academy Laurate-a, eta Urban Leagues' Lifetime Achievement Award-a. I have a Dream izeneko liburuan bere bizitza ospatzen da. Bere kultur eta antzez esperientzien laburpena 8 liburu, hainbat artikulu eta kontakizunetan egin du Dunham-ek.

Dantzaren Nazioarteko Eguna

Aurrekariak

1982an, Antzerkiaren Nazioarteko Insititutuko Dantzaren Nazioarteko Batzordeak (UNESCO) Dantzaren Nazioarteko Eguna sortu zuen eta ospakizun eguna apirilaren 29an ezarri zuen. Datak Jean-Georges Noverre-ren jaioteguna gogorarazten du. 1727an jaio zen Noverre eta dantzaren erreformatzaile handia izan zen. Urtero mundu osoan sona handia duen dantzaren inguruko pertsona ospetsu baten mezua hedatzen da herrialde guztietara. Dantzaren Nazioarteko Eguna eta Mezua-ren helburua, egun horretan dantza alorra batzea da, forma artistiko hori ospatzea eta bere unibertsaltasuna erakustea, hesi politiko, kultural eta etniko guztiak jauziz, eta herriak bake eta adiskidetasunean batzea lengoia komun baten bidez, Dantzarekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.