Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren Nazioarteko eguna eta ekitaldiak

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko eguna eta ekitaldiak

2002/04/25 19:36
  • Ostiralean, apirilak 26, Euskal Koreografo berrien 6. erakusketa Barakaldo Antzokian. Parte hartzaileei buruzko hainbat artikulu dantzan.com-eko hemerotekan dituzue. Tartean joan den astean Gasteizen egin duten lehen saioari buruz Agus Perez-ek egindako kritika. Donostian, maiatzaren 1ean, Egiako Kultur Etxean erakutsiko da Euskal Koreografo Berrien saioa.
  • Ostiral, larunbat eta igandean eskainiko diren saioekin estreinatuko da ofizialki La Fundicion aretoan “El rato de Jose”, Idoia Zabaleta, German Jauregi eta Jorge Jauregik sortu dute ikuskizun berria. La Fundicioneko gunean duzue ikuskizunari buruzko informazio osatua eta hemen irakur dezakezue “El rato de Jose”-ren aurrestreinuaz Agus Perez-ek Euskaldunon Egunkarian argitaratu zuen kritika.
  • Larunbatean, apirilak 27, Aukeran konpainiak Sutargi erakutsiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian.
  • Errenteria Dantzan ere asteburuan hasten da: Gamere-Zihigako maskarada (igandean), Yugoslabiako Lira taldea , dantzari txiki eguna... Hemen egitarau osoa.
  • Igandean, apirilaren 28an, Hondarribiako IV. Euskadiko Doinu Zahar Txapelketa. Ordutegia eta partehartzaile zerrenda hemen
  • Igandean baita ere Iruñako Gayarre Antzokian Tempomobile dantza konpainiak “Airborn” ikuskizuna aurkeztuko du.
  • Dantzaren Nazioarteko eguna ospatzeko, ohi bezala, igandean Dantzarien Elkarteak barra erakustaldia egingo du Donostiako kontxako barandillan. Goizeko 12etan izan ohi da. Eta astelehenean, 19.00tan Dantzaren Gala egingo dute Tolosako Leidor antzokian.
  • Asteazkenean, maiatzaren 1ean, Getxoko Xaramel taldeak “Kulunka Munduari Bira” ikuskizuan aurkeztuko du Getxo Antzokian.
  • Eta asteazkenean baita ere, maiatzaren 1ean, Claude Iruretagoienak zuzentzen duen Maritzuli konpainiak ikuskizun berria estrainatuko du, Urruñan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.