Dokumentuaren akzioak
Koreografo berrien erakusketa
Orain arte koreografo bakoitzak idatziz aurkezten zuen bere proposamena eta horren arabera 8-9 lan aukeratzen ziren taula gainean jartzeko. Oraingoan, 12 koreografok epaimahai baten aurrean aurkeztu dituzte bere lanak eta horietatik 5 aukeratu dira. Epaimahaia hiru taldetan banatua egon da:
- Batetik hautaketaren ardura zuen batzordea zegoen: Jose Antonio Arbelaitz, Marga Arroyo, Luque Tagua, Iñaki Landa, Jose Lainez, Lide Arana eta Laura Etxebarria. Hauen botoak azken emaitzean % 40ko pisua zuen.
- Bestetik prentsako kritikoak eta programatzaileak zeuden. Fernando Piñeiro, Marian Gerrikabeitia, Iratxe de Arantzibia, Agus Pérez, Iñaki Larrañaga eta Carlos Gil. Hauen botoak azken emaitzean %30eko pisua zuen.
- Hirugarrena koreografo talde batek osatzen zuen: Damián Muñoz, Idoia Zabaleta, Eguzki Zubia, Blanca Arrieta, Ion Mundate eta A deshoras danza. Hauen botoak ere % 30eko pisua zuen.
Modu horretan hautatutakoak hauek dira: - Ikutu: Bostak S2 - Pantxika Telleria: Firua - Saioa Ibañez Ihes puntuak - Mayda Zabala ...Y descuelga mi corazon - Natalia Monge Mejor mal acompañado que solo
Kanpoan geratu dira: Gema Espinosa, Igor Calonge, Kontxi López, Nerea Urbieta, Maitane Zalduegi, Gabriel Ocina eta Judit Ruiz-María Martín.
Euskal Koreografo Berrien 6. Erakusketa Apirilak 20: Gasteizko Ibañez de Matauko Antzokian 20.00tan. Apirilak 26: Barakaldo Antzokian 20.00tan. Apirilak 30: Egian, Donostian 20.00tan.
Dokumentuaren akzioak