Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
Argitaratu den agindua 2000 urteko luzapena baino ez omen da, hau da, iazko baldintza eta betebehar guztiak mantentzen dira. Deialdi honetarako eskabideak egiteko epea argitaratze egunaren ondotik hilabetekoa da, beraz, 2002ko ekainaren 17ra arte zabalik egongo da.
Denera 96.160 Euro-ko poltsa dago diru-laguntza horietarako: sormen koreografikorako 24.040 Euro, dantza-lanen ekoizpenerako 60.100 Euro eta bira-artistikoak diruz-laguntzeko 12.020 Euro.
Ikusi deialdiaren testua EHAO edo BOPVan bertan.
Dirulaguntzak horiek 2000 eta 2001 urteetan nola banatu ziren ikusi nahi baduzue hemen dituzue 2000 urtekoak eta 2001 urtekoak.
Dokumentuaren akzioak