Orain arteko ekarpenak
Zorionak eta 2005 urte berri on!
2004/12/27
Aurtengo gabonetan gure etxeak atera dituen postalak.
Hau Izarrena
Beste hau Andonirena
Eta azkenik biak batera
...
Altzürükük emango ditu aurtengo maskaradak
2004/12/23
Altzürüküko gazteak 2005eko neguan Zuberoako hainbat herritan eskainiko dituzten maskaradak prestatzen ari dira.
Iratzarri dantza lokartu hori
2004/12/17
Euskal dantzaren pattal aldiaz eta alor honen iratzartzeaz idatzi du berriki Jose Inazio Ansorenak ARGIAren orriotan. Hoberako aldaketak gertatzen ari direla antzeman du Ansorenak. Zenbait dantzari eta emanaldiren kalitatea, eta egoera aztertzeko ekimenak ditu irudipen horren oinarri.
Azaroko azk...
Jim Jausororen agurra
2004/12/14
Jim Jausoro, Boise-ko Oinkari dantza taldeko kide historikoa hil da abenduaren 2an. 83 urte zituen eta azken unerarte jarraitu du Oinkari dantza taldearekin soinua jotzen.
Felipe Manterola, XX. mende hasierako argazkiak
2004/12/13
Aitortzen dut, argazki zaharren liburuek galdu egiten naute. Orduak eman ditzaket XX. mende hasierako argazki eder horiei begira. Egunotan Durangoko azokan aurkitutako argazki liburu batekin liluratuta nabil. Felipe Manterola. Baserri giroko gizarte argazkilaria liburua, Josu Bilbao Fullaondo-k apa...
Aldaerak: Gipuzkoako dantzen urratsak
2004/12/08
Durangoko azokak dantzaren aldetik ekarri duen nobedadeetako bat Adaerak: Gipuzkoako dantzen urratsak liburu eta DVDa da. Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratu du Ramon Santxez-ek prestatutako Gipuzkoako dantzen sailkapena, eta Jon Maya, Aiert Beobide, Aritz Salamanka eta Nagore Indakoetxea dantz...
San Andres eguzkitsua
2004/11/30
San Andres eguna eguzkitsua izatea notizia baino gehiago milagroa da azken urteotakoak ikusita. Euria, hotza, haizea eta elur-ura izan ditugu urte mordoska batean. Gaur eguzkia egin du, eguna fresko, baina eguzkitsua, eta herria jendez gainezka izan da. Ikusi Untzaga plaza.
Orain hamar urte a...
Kultura Saila eta Athletic
2004/11/29
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Athletic-i eman behar dizkion 360.000 euroen kontua irentsi ezinda nago. Ostiral arratsaldean entzun nuen irratian eta sutu egin nintzen. Ahazten saiatu naiz, baina ezin, larunbatean Oiartzunera, Herri Musikaren txokora iritsi, eta Xabier Etxabe lagunak berehala a...
Harzkumia
2004/11/29
...eta kitto aldizkaritik proposatu ziguten zutabe bat idaztea aldian behin. Enrike, nik edo kezkako norbaitek idatz zezala. Beste bolondresik ez zegoenez, Enrike eta biok batera egitea erabaki genuen. Tratua ona izan da. Lehenengoa argitaratu dugu eta nik momentuz argazkirako aurpegia eta sinadura...
"Bidean zehar" ikuskizuna Iruñean
2004/11/24
Bidean zehar izeneko ikuskizuna taularatuko da Iruñean larunbatean, azaroak 27an. Dantza abestuen ikuskizuna izendatu dute sustatzaileek. Iruñeko Iparla elkarteak eta Nafarroa Oinez 2005ak sustatua da, eta Gayarre antzokian aurkeztuko da.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?
2023/04/17
Eskerrik asko Mikel. Ez dakigu egunen batean atzera egin beharko dugun erabaki hauekin, baina 20 urtetik gora dira Dantzan.com sortu zenetik eta horrek esan nahi [...]
Oier Araolaza - Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
2023/03/02
Eskerrik asko ohar hauengatik. Dantzaren garrantziaz ohartaraztea eta dantzak jokatzen duen funtzio sinbolikoaz kontzientzia hartzea beharrezkoa da, bai. Dantzariak dantzan trebatzen eskas ibiltzea kezkatzekoa da, [...]
Oier Araolaza - Arimak dantzan Michoacán-en
2023/01/31
Irri-marra ongi luzatuta irakurtzen ditut zure turista-kronista abentura mexikanoak Xabier. Oraingoan hunkitu naiz hilerriko isiltasuna Euskal Herritik entzutean. Baina berbereen esaera zaharraren oroitzapenak zelako arrazoia: [...]
Oier Araolaza - San Frantzisko, chineloak eta (berriz ere) Aztecak
2022/12/14
Bai abentura zirraragarriak dituzuela bizitzen ohitura eta festen arrastoan. Ze ederrak argazkiak eta mozorroak! Bagolinoko inauterien airea hartu diet kapeluei.
Oier Araolaza - Kronika Mexikotik: (Neo)Aztecak sainduarentzat dantzan San Mateon
2022/11/17
Ze ondo zabiltzaten Xabier! Revival airearen aipamenak etxera itzuli dit beha, amets mitikoz jantzitako asmazioak ez ote ditugun haiek beste sinesten. Hor dira Aker eta [...]
Oier Araolaza - Dantzako profesionalen Sektorearen Azterketa
2022/06/08
ADDE-tik mezu bat bidali didate azterketa honen kontura, ADDEko bazkidea bainaiz. Bertan galdetu didate ea erantzun ote dudan inkesta (anonimoak direnez ezin dute jakin erantzun [...]
Oier Araolaza - Dantzako profesionalen Sektorearen Azterketa
2022/06/03
Nire izenean bete nuen galdetegia eta bertan agertu nituen dagoeneko kezka batzuk, baina orain Kezka dantza taldearen izenean bete dugu eta hemen jasotzen ditut bertan [...]
Oier Araolaza - Naziak, svastikak eta euskal dantzak
2022/04/22
Mila esker egindako lan honengatik Anartz. Argazki horietako batzuk gordeta genituen, zuk hain ongi deskribatu diezun testuingururik gabe ateratzeak nahasmena eragin zezakeela pentsatua, eta zuk [...]
Oier Araolaza - Aurreskulari eta emakume, herriak nahi al gaitu?
2021/09/24
Genero-bazterketa argia da hemen agertzen dena eta eskerrak eman nahi dizkizu(e)t salaketa hau egin eta ezagutzera emateagatik, horren inguruko kontzientzia zabaltzen lagunduz. Nire elkartasun eta [...]