Dokumentuaren akzioak
"Bidean zehar" ikuskizuna Iruñean
Iruñeko Iparla elkarteak eta Nafarroa Oinez 2005ak, biek ere 25 urte betetzen dituztela eta, aurkezetan dute Bidean zehar ikuskizuna aurkezten Iruñean.
Bidean zehar, dantza abestuen ikuskizunean, Jean Marie Guezalak zuzentzen duen Pariseko Anaiki Abesbatzak eta Christian Larraldek espreski emankizun honetarako bildu dituen dantzari talde batek eskainiko dute.
Bidean zehar orain lau urte aurkeztutako Ibilaldi bat emanaldiaren moldaketa bat da. Juan Antonio Urbeltz-en aholkuak izan dituzte Ibilaldi bat izeneko emanaldiari moldaketak egiteko. Ibilaldi bat dantza abestuen esperientzia Parisen eta Baionan erakutsi zen orain lau urte.
Ikuskizunak dantza eta Anaiki Abesbatzaren gizonezko ahotsak uztartzen ditu. Kantariak eszenetan integratzen dira jantzien bidez, dantzariekin nahastu eta abestu eta antzeztu egiten dute pieza batzuei opera kutsu bat emanez. Izenak aitortzen duen bezala "Bidean zehar" bidai bat da, Pirineotako bi aldeetako euskal folklorean barrena egiten den bidaia, non oztopo fisikoak desagertu eta leku haietan bizitzen diren herrien funtsezko zati bat aurkezten den.
- Eguna: Azaroaren 27an.
- Ordua: 20:00.
- Tokia: Iruñea, Gayarre antzokia.
- Sarrera salmenta: Iñigo Aritza Ikastola.
- Prezioa: 12 ETA 15
Dantza abestuak
- ANAIKI Abesbatza
- ANAIGAZTEAK dantzariak
- PIKATXU musika taldea
- Zuzendaritza artistikoa: Jean Marie Guezala - Christian Larralde
- Musika zuzendaritza: Patrick Larralde
- Aholkulari artistikoa: Juan Antonio Urbeltz
Egitaraua:
Iraupena: 2 ordu (15 minutuko atsedena)
Lehena. Xiberuko Zatia
- ETXAHUNen kantu bat
- BARRIKADA
- ETXAHUNen bertsu bat
- ARRIBADA - BARRIKADA
- BARRIKADA HAUSTIA
- KONTRAPASA ( kantu batekin )
- BRALETIK JAUZIA
- KARAKOILTZIA
- ZAMALZAIN DANTZA
- XIBEROKO MAKILA
Bigarrena. Itsasoko zatia
- Arrantzaleak Itsasora (ANAIKI) ZAHAGI DANTZA + FILETS (Boga Boga, Ravelen Boleroa eta Matelota)
- MATELOTA (kantu batekin)
- KAIXARENKA
- ARIN ARIN ( Eguzkiya joan da )
- FANDANGO (Haurrak ikas ezazue)
.....PAUSA.......
Hirugarrena. Bizkaiko eta Gipuzkoako zatia
- Eusko abendaren ereserkia
- AGINTARIENA
- ZORTZIKOA (Aita San Miguel)
- EZPATA TTIKIA
- TXONTXONGILLO (Maxintxo)
- ZINTA DANTZA
- UZTAI TXIKI DANTZA
- Agur Zaharra
Laugarrena. Nafarroa Garaiko eta Behereko zatia
- AEZKOAKO PROZESIOA
- Aezkoako Ingurutxoa
- Makil Dantza
- Irradaka
- OKB
- IANTZA LUZE (Agur Estebe)
- BATTITTA (Kontradantza)
ANAIGAZTEAK KONPAINIA zuz. Christian Larralde
Christian Larralde, jatorri euskalduneko paristarra da, Eskual Etxearekin lotura handia duena, eta 2001ean Parisen eta 2002an Baionan aurkeztu zen Ibilaldi bat dantza abestuen ikuskizunaren zuzendaritza artistikoa Jean Marie Guezalarekin gidatu zuen. Azken hiru urteetan Donibane Lohitzunen bizi da, eta bertatik hainbat lan gidatu ditu. Hazparne-ko dantza taldearentzat Mendetan izeneko ikuskizuna prestatu du. Iruski taldearekin Dantza izeneko emanaldia gidatu du eta Ukrainian erakutsi da 2003an. Uda honetan West Ibarre Side Story komedia musikaleko koreografiak egin ditu.
Anaigazteak konpainia izenarekin Iparraldeko 30 dantzariz osatutako taldea bildu du Bidean zehar prestatzeko.
Loturak:
- Bidean zehar
- Hona emanaldiari buruzko artikulua Garan
Dokumentuaren akzioak