Dokumentuaren akzioak
Dantzako profesionalen Sektorearen Azterketa
ADDEtik ikerketa bat zabaldu dugu, Kulturaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean. Dantzako profesionalen, egoera, osaera, baldintzak eta ezaugarriak biltzea da asmoa. Galdetegi bat erantzutea eskatzen dugu, erantzunak anonimoak direlarik. Ikerketa, dantzako profesionalei orokorrean dago zuzendua; sortzaile, hezitzaile, ikertzaile, kudeatzaile, etabar.
Galdetegiaren epea luzatu dugu ekainaren 12ra arte.
Galdetegia: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScEtbh1M9kFbN4Oqlrvm3wm0HN7UBAKK-Vo3KW1dnw41qfnMA/viewform
Informazio gehiago: HEMEN
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
adde dantza
2003. urtetik, ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne-kohesiorako eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Gure xedea. Dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.
2.2. Adierazi, garrantzia badu, eskuratu dituzun beste titulu propio/pribatu batzuk (izena eta ematen duen erakundea)
Gure taldean 7-8 lagun ari dira ordu batzutako dedikazio profesionalarekin, horregatik taldean betetzen dugu inkesta hau, baina hain garrantzitsua iruditzen zaigu profesionalki egiten dugun lana, taldekide ditugun amateurrek egiten dutena beste, eta ez gaude ados erakundeetatik "profesionalei" bideratzea babes guztia eta amateurren lana ez hartzea kontuan.
2.4. Nahi baduzu, EAEko prestakuntza-eskaintzari buruzko iruzkinak edo proposamenak egin ditzakezu
Oso kontu larria da euskal dantzako titulaziorik ez egotea. Sinestezina.
3.2. Nahi izanez gero, zure ibilbide profesionalean garrantzitsuak diren beste gai batzuk aipa ditzakezu hemen
Euskal dantzaren alorrean profesionalki aritzen garenak lankide ditugun gehienak amateurrak dira. Beraz, politika publikoek errealitate hori ez badute kontuan hartzen ez dute "gure errealitatea" kontuan hartzen. Nahikoa da kultura jardun amateurrak gutxietsi eta baztertzeaz. Profesionalek laguntzak behar dituzte, baina sektore amateurrak ere bai, eta ez dago arrazoirik batzuk baztertzeko.
6.1. Elkarteren bateko bazkidea zara? Zein?
Ematen diren aukeran (ADDE, Gip. Dantz. Prof. Elkarte, e.a.) ez dira guretzat egokiak, beraz "Bestelakoak" hautatu dugu.
6.1a Bestelakoak aukeratu baduzu, zehaztu hemen zein den, mesedez
Dantzan elkartea babesten dugu eta elkarte horrek ematen digun laguntza eta zerbitzua oso baliagarri zaigu.
Amaitzeko, hemen edozein iruzkin edo iradokizun egin dezakezu
Galdetegi hau dantzaren mundu profesionalari, eta dantzako profesionalen artean mota batekoei (batez ere dantza garaikidean eta ikuskizunen munduan dabiltzanei) zuzenduta dago, baina dantzaren errealitatea hori baino askoz ere zabalagoa eta anitzagoa da, eta begirada estu horrekin ezin sektorea behar bezala behatu. Mundu oso bat dago hainbat dantza motaren irakaskuntzan, transmisioan eta sustapenean dabilena, batzuk profesionalki, beste batzuk ordukako dedikazio profesionalarekin eta beste askooooo bolondres moduan, eta lan ikaragarria egiten dutenak baina darabilzuen mikroskopioaren plaketan sartzen ez direnak. Jardun profesionalaren zati handiena ez dago identifikatuta dantzako profesional moduan, eta horrez gain, jardun amateurrak esan nahi du jendeak ez duela kobratzen egiten duen lanagatik, baina horrek ez du esan nahi jendeak ez duenik ordaintzen jasotzen duen dantza-produktuengatik eta modu batera edo bestera, jardun amateurrak baliabideak eta dirua ere mugitzen du, eta ekonomikoki ere kuantifikatu daitekeen jarduna da. Uste dugu badela ordua dantzaren sektorea bere dimentsio osoan behatzeko eta darabiltzazuen tresna estu eta gutxituak begirada zabalago eta inklusiboago batekin ordezkatzeko.
*****
Nik erantzun dut, bai, birritan gainera, bat nire pertsonalki eta bestea gure dantza taldearen (kezka) "izenean"."
Erantzun gutxi izatearen inguruan, nik uste dut gure sektoretik (euskal dantza) behintzat, ulergarria dela erantzun gutxi izatea, hainbat arrazoi tarteko. Lehenengo eta behin, inkestak betetzeak pereza handia ematen digulako denoi, eta hau ez zen super-luzea, baina motza ere ez. Bigarrena, euskal dantzako sektorearentzat ADDE nahiko erakunde ezezaguna da eta ezagutzera hurbildu direnek (sarean salseatuz) askotan ondorioztatu dute ez datorrela bat euskal dantzan ari garenon kezkekin eta beraz, zuzenean paso egiten dute. Hala ere, batzuk animatu badira galdetegia betetzen (nik egin dut propaganda apur bat, eta saiatu naiz jendeak bete zezan), betetzerakoan konturatu dira galdetegiaren eskemak ez duela enkajatzen bere errealitatearekin, eta hainbat galderatan ataskatu ondoren bukatu gabe utzi dute galdetegia (pare batek hori esan didate behintzat). Nik adibidez hainbat galderatan "gezurra" edo behintzat sentitzen ez nituen erantzunak jarri behar izan ditut bestela ez zidalako uzten aurrera joaten.
Euskal dantzako sektorean profesionalismoaz dagoen ikuspegia oso desberdina da dantza garaikidean dagoenarekin konparatuta eta hori bai ADDEren jardunean eta bai galdetegian nabarmena gertatzen da. Nik eman ditudan erantzunetan saiatu naiz ikuspuntu hori agertzen, baina urteak daramatzat hau salatzen eta ez dirudi horren inguruko kezkarik dagoenik ez alde batean ez bestean, beraz, azkenean bakoitza bere bidean zentratu eta "hor konpon" esaten duela dirudi. Euskal dantzan badago sektore profesional bat, badago sektore semi-profesional bat eta badago sektore guztiz amateur bat, baina guretzat hori ez da bereizteko irizpidea, batzen gaituena euskal dantzaren praktika baita eta horri ematen diogu lehentasuna. Ondorioz, guk bideratzen ditugun jardueretan denetariko jendea batzen da eta ez daukagu arazorik profesionaltasunari dagozkion gaiak ere tratatzeko, baina ez gara horretaz bakarrik aritzen. Adibidez, orain gutxi egin ditugun Dantzan Ikasi Topaketak:
https://dantzan.eus/[…]/dantzan-ikasi-topaketak-2022-kronika
Argazki nagusian Topaketetan parte hartu genuen guztiak (bateonbat falta da, baina gehienak) gaude, 50 lagun, eta horietatik 20 kontatu ditut profesionalak direnak dantzan (dantzari, irakasle, kudeatzaile, komunikazioan, e.a.) eta 30 amateurrak.
https://dantzan.eus/[…]/image_view_fullscreen
Horietatik zenbat gara ADDEko bazkide? Ba oso gutxi, 2-3? Gehiago izan beharko lirateke? Ba ez dakit, ze nik askotan zalantza egiten dut ADDEko bazkide izaten jarraitu beharko nukeen ala ez (horren arrazoiak nik betetako galdetegian).
Jakin nahi bada euskal dantzaren sektorean zer pentsatzen den galdetegian planteatutako gaien inguruan beste hurbilketa modu bat eta beste galdetegi mota bat beharko dela iruditzen zait. Eta hala ere ez da erraza izango, ze jendea (eta bereziki urte sasoi honetan) oso lanpetuta dago eta zertarako izango den argi ikusten ez duen galdetegi baterako ez da erraza izango denbora hartu araztea.