Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Udazkenaren tronoan

2008/12/12

Artikulu hau entregatu behar nuen goizean, abenduaren lehenean,  iritsi zait Mikel Laboaren heriotzaren abisua. Zirriborratuta neuzkan lerroei azken errepasoa eman eta bidaltzea baino ez zitzaidan geratzen, baina albiste mingarriaren argira hain ergelak gertatzen zitzaizkidan aurretik idatzita...

Gehiago irakurri

Bralia eta buhameak Barkoxen

2008/11/11

"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.

Gehiago irakurri

NASA, Amorebietako udala, FBI eta dantzan.com

2008/11/07

Ostiralean Stargate probatzeko aukera izan nuen. Hor ibili nintzen, atzera eta aurrera, planeta gorrira salto egin eta asteroide grisera itzuli. Maite pozik dago, eta ez da harritzekoa, lantokiko paretean egindako zuloa borobil-borobila geratu da. Berehala ikusiko dugu Isabel Preysler nos muest...

Gehiago irakurri

Olinpiar dantzak

2008/09/12

Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ...

Gehiago irakurri

Meza eman eta txistua jo

2008/09/03

Iraganean, hainbat apaiz txistulari ezagutu ditugu Euskal Herrian. Mateo Txistu, apaiz, txistulari eta ehiztari amorratuaren ipuinak alde batera utzita, ezagunak dira, adibidez, apaiz lanak txistuaren doinura burutu dituzten Aita Hilario Olazaran edo Aita Gaizka Barandiaran. Aspaldi ez dut ordea ap...

Gehiago irakurri

Geu nagusi!

2008/07/14

Maiz esaten da orain umeek ez dietela errespeturik nagusiei eta ezinezkoa dela disziplina minimo batekin gauzak egitea. Zer esanik ez dantza alorrean. Ume talde bat lerroan jartzen saiatu den edonork daki lan horren zailtasunaz. Eta garai bateko umeak? Gurasoek esaten ziguten bezain txintxoak ote zi...

Gehiago irakurri

Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika

2008/06/09

York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.

Gehiago irakurri

ADDEko bazkide egin naiz

2008/04/23

Asociacion de Danza – Dantza Elkartea da ADDE, Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionala. Dantza alor desberdinetatik jorratzen duten kideak biltzen ditu elkarte honek: dantzariak, sortzaileak, kudeatzaileak, irakasleak… eta dantza mota desberdinetako kideak biltzeko asmoarekin sortu da. Dantza...

Gehiago irakurri

KEP eta dantza, nondik-nora gabiltzan

2008/04/10

Kulturaren Euskal Plana (KEP) eta dantza kontuak zertan ziren kontatzen hastekoa nintzen, baina konturatu naiz horri buruzko azken kontua aspaldikoa izan dela . Izan ere, 2006ko azaroan egin genuen bilera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deituta dantzaren egoera aztertu eta jardunbideak zeh...

Gehiago irakurri

Pristinako dantzen zipriztinak

2008/03/13

Argia, 2008-03-16 Independentzia aldarrikatzera eta ospatzera atera ziren Kosovon. Bandera yankiak atera zituzten askok, eta kantuan eta dantzan ikusi genituen beste asko. Estatu Batuetako banderena azaldu, esplikatu, analizatu digute atzerri politika adituek eta ez adituek. Nik bandera kontuet...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.

Oier Araolaza on Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.

Oier Araolaza on Kanbo 1727: xehekoa, jauzikoa, eta hil bat

2018/06/18

Mila esker Xabier elkarrizketa mamitsu honetan zure ekarpena egiteagatik. "Dantza schuhia" ulertzeko eskaintzen duzun bidea Ekaitz Santaziliaren ekarpenean aipatu dugunaren justu aurkakoa da eta zinez interesgarria. Zuzen ari bazara, hortik ondorioztatu liteke bazela 'dantza-luzea' eta bazela 'dantza-xehea' edo laburra.

Nik dantza-luzea beti lotzen nuen dantzaren formarekin, alegia, soka luze batekin. Baina zenbaitetan dantza horiek ordubete hartzen zutela pentsaturik, badu zentzua luzera sokaren tamainarekin bezala, dantzaren iraupenarekin ulertzeak. Eta hari horri tiraka, dantza batzuk luze jotzen bazuten, dantza-luzeak baziren, izango ote zirela laburrak, dantza-xeheak ere bai.

Sagasetak ere zalantza du izenaren jatorriarekin. Dantza-luzea dezente luzatzen zela esan ondoren, dio "Puntu honetara iristean, zalantza bat datorkit burura: dantza honi nondik ote datorkio zehazki Dantza-luze izena, koda luzean ibiltzetik ala dantzak berak luze irautetik?"

Bestalde, Xabier, ekarri diguzun 1727ko testuak dantzaren egituraz egiten duen deskribapena De Lancren epaiketan (1608-1610) agertzen denaren antzekoa da, han esaten baita hiru zati izaten zirela, lehena "a la bohemiene", bigarren "a sauts" eta hirugarrena "tous en long". Larresoron 1730eko testigantzak ere hiru atal aipatzen ditu, "sauts basques", "danse longue" eta "danse mauresque".

"Dantza schuhia", 'luzea' ala 'xehea' nola ulertu behar dugun dantzarien begiekin ari gara, ea Ekaitzek dantzari eta musikariari filologoaren betaurrekoak gehituz argi gehiago eskaini diezagukeen.

Oier Araolaza on Ugarte: ingurutxoa 2017

2018/06/15

Gustoa ematen du hain dotore dantzatutako ingurutxo bat ikusteak. Atentzioa eman dit zein ederki dantzatzen duten denek, jantziak soil baina txukun, mugimendu guztiak oso bateratuta, transizioak zehatz lotuta, Garikoitz Llobregat txistularia ere bikain. Benetan plazer bat. 100 biztanle inguru ditu Ugartek, eta administratiboki Amezketaren auzoa da. Beraz, auzo osoak parte hartu beharko du ingurutxoaren prestaketa eta plazaratzean. Zorionak ugartearrei!

Oier Araolaza on Lasarte-Oria 1982 sorgin-dantza

2018/06/12

Ttuntturroak, kapela konikoak, txano puntadunak, kapiroteak... Euskal folklorean hainbat testuingurutan ageri dira Lasarte-Oria eta Antzuolako sorgin-dantzaz gain, bai. Joaldunen ttuntturroak (https://dantzan.eus/[…]/2234888924), Arizkungo sagar-dantzariak ( https://dantzan.eus/[…]/2010-02-16_Arizkun-Sagar-Dantza-5475-700p.jpg), Eskoriatzeko Kukumarroa, Lantz-eko txatxoak eta miel otxin bera, Lapurdiko kotilun-gorriak, e.a.

Euskarazko wikipedian orain egun gutxi egin zuen honen harira Kapirotea sarrera ( https://eu.wikipedia.org/wiki/Kapirote ) Luistxo Fernandez-ek ( https://twitter.com/luistxo/status/1004706346120474624 ).

Oier Araolaza on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/05/24

Mila esker Ekaitz Santazilia! Orain arte ezagutzen zen dantza-jauziei buruzko lehen erreferentzia (1823) baino 70 urtez zaharragoa (1753?) izan daitekeena ekarri diguzu. Baina horrez gain beste hainbat ekarpen interesgarri ditu artikuluak eta berau irakurriz bururatu zaizkidan zenbait ohar jaso ditut hemen:

- Euskaldunak dantzan ume-umetatik hasteko duten ohituraren inguruan: "Dez leur tendre jeunesse, yls s’accoutument a des danses fort hautes et trés vives". Euskaldunon dantzarako jaiotzetiko zaletasunaren mitoaren tradizioan koka daiteke Belarena. Ia 100 urte lehenago, 1659an, Le Pays-ek zioen euskal ume batek lehenago ikasten zuela dantzan bere aitari zein zaintzaileari deitzen ikasi aurretik: "un enfant y sçait danser avant que de sçavoir appeller son papa ny sa nourrice". Belaren esaldia tradizio horretan uler liteke.

- Emakumeak plaza publikoan dantzatzen direla. "Les femmes grosses dansent dans les places publiques comme les filles et, apeine les enfans peuvent marcher seuls, qu’yls sont admis dans les cercles, et leus premiers pas sont fomés en cadence (a)". Hainbat testigantza dira emakumeek dantza egiten zutela agerian jarri dutenak, baina XX. mendean hori ukatu egin zenez pozik hartzen ditugu horren berri ematen diguten aipu guztiak. Bestalde, hemen berriz ere umeak ageri dira, oinez hasten direnetik dantza borobilean onartuak direla esanez, lehen oharrarekin bat eginez.

- Elizgizonek plazako dantzak debekatzu eta ondorioz dantzaldiak ezkutuan egiteak oker handiagoa, lizunkeria nabarmenagoak zekartzala salatzen du Belak, garai eta norabide berean Manuel Larramendik eta beste zenbaitek adierazitakoaren hildo berean.

- "Dantza schuhia"-ren auziaz. Bat nator courante eta dantza-luzearekin egiten duzun loturarekin Ekaitz. Nik ere sumatzen dut hortik joan daitekeela 'xuhia' horren esanahia. Belak dio 'dantza schuhia' berez 'curante' bat dela: "une curante qu’yls apellent Dantza schuhia". Louis Horst-en esanetan 'Courante' dantzaren aitzin-forma 'corrente' zitekeen ('curro' latinetik eratorria, korrika), eta izan zituen aldaeren artean, bazen bat zenbaitetan "luzea" oharrarekin zehazten zena: "Esta forma de la corrente que lleva a veces la indicación de 'largo'".

Esandakoa Ekaitz, eskerrik asko eta segi hariari tiraka!

Oier Araolaza on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Pablok aipatzen duen gaiaren inguruan, ikusi dut batzuetan dantza taldeei eskatzen zaiela dantzaldi gidatuen dinamikan parte hartzea. Uste dut hainbat talde inplikatuta daudela lan horietan, eta helduentzako plaza dantzen ikastaroak hainbat herritan dantza taldeen ekimena eta lanari esker bultzatu direla. Baina ez nago ziur dantza taldeak lan horietarako egitura egokienak direnik eta oraindik zalantza handiagoak ditut dantza taldeetako dantzarien prestakuntza eta perspektiba lan horietan aritzeko egokitasunaren inguruan.

Batzuetan dantza taldeetan aurkitu daitezke dantza irakasleek formazio eta sentsibilitate egokiarekin, eta beste askotan, dantza taldeetan ganorazko formaziorik gabe ikuskizunaren munduari begira ari dira dantzariak, eta disfuntzioak eragiten dituzte dantzaldi irekietan eskua sartuz gero.

Plazako dantzaldien mugimenduaren parekoa izan daiteke Kale kantarien mugimendua, eta kantarien kasuan, abesbatzen mugimenduarekin nahiko bereizita ageri da oro har, eta ez dut argi ez beharrezkoa ez mesedegarria litzatekeenik abesbatzei eskatzea kale kantarien jardueretan eskua sartzea. Dantza taldeekin ere antzeko kezka dut nik.

Oier Araolaza on Folklorea uda garaian

2017/10/30

Ohi bezala begiak erne eta analisia gertu Xabier! MIla esker!

Lan egutegia eta lan jardunaren beraren aldaketari buruz diozuna egia borobil-borobila da, bai. Nik urteak daramatzat esaten dantza taldeen (eta kultur eta kirol jardueren) antolaketan ere izugarri antzematen dela lan-munduaren aldaketa. Ordutegiak, egitekoak, epe-mugak,... dena zehaztuagoa eta kontrolatuago dago, eta lanean gero eta zailagoa da propio lantokikoak diren zereginetarako tartetxoak ateratzea.

Adibide bat jartzeko, dantza taldeetan gaur egun dauden ezpata gehienak dantzarietako batek lantokian egindakoak izango dira, baina gero eta urriago dira zuzenean era horretako fabrikazio zuzeneko lanetan dabiltzan langileak, eta hala diren kasu apurretan, egunero fabrikatu behar dituzten piezen kopurua eta beraien ordutegia hain zorrotza izanik, marjenik ez beste lan batzuetan hasteko. Garai batean, lan-ordutegia malguago, eta asteburuan lanera joatea ere ohikoa izanik, lanaren eta aisialdiaren arteko harremana bestelakoa zen, Pello Errotaren adibidean ageri den moduan.

Honek "bizitzeko" modua bera aldatu du, jakina, eta hori oso ondo esplikatzen du Antton Lukuk "Euskal Kultura?" liburuan, mendi bueltan dabilen kalekume eta soroan lanean dabilen baserritarraren arteko ezin-elkar ulertuzko elkarrizketa surrealistaren bidez. Batek helburu jakina du eta zuzen doa horretara, eta ez du denborarik elkarrizketa zentzugabeetarako, eta besteak, behin lana etenda, hitzaspertua egiteko prest dago, baina ez galdera-erantzun test moduan, baizik eta elkarri patxadaz hitz eginez, elkarrizketaz gozatuz. Alegia, bizi-modu berrian presaka bizi garela baita aisialdian ere. Denbora galtzea iruditzen zaigu, denbora hartzea beharko lukeena.

Udako jaietan benetan nabarmena da gertatzen ari den haustura, bai. Herri gehienetan udan dira festa nagusiak, eta herrian bertan dantza taldea ez dagoen kasuetan, oso zaila gertatzen zaie kanpotik dantza talde bat ekartzea, bakoitzak bere herrian egin eta hortik aurrera oporrak hartzen baitituzte dantza taldeek.

Jai egutegiaren eta urteko erritmoen eraldaketari buruz diozunari aste barruko erritmoetan gertatzen ari diren aldaketak gehituko nizkieke. Gure inguruan pintxopotearen fenonemoak aisialdiaren eta kultur dinamiketan eragin latza izan duela esango nuke. Kultura jardueren eskaintza antolatzen dutenak lehen zaila bazuten asmatzea, orain zailago.

Hari mutur ugari, eta denak interesgarriak. Eskerrik asko Xabier.

Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak?

2017/09/19

Halaxe da bai. Nik etxean ditudan seme-alabengan eta beraien eskolako lagunengan joan naiz ikusten guzti hori. Berriarako egin ziguten ekarrizketan aipatu nuen: "Nik larritasuna ikusten diot generoaren bereizketari. Hor nabarmen ari gara okerrera egiten. Gero eta estereotipatuagoa eta goiztiarragoa da umeen genero identifikazioa: beren buruarena eta gizarteko jardueren sailkapena."

Seme-alabekin gehien harritu nauen kontuetako bat da zein goiz garatzen duten beraien genero identifikazioa. Unibertsitatean ikasi genituen Ibon Arrizabalagak aipatzen dituen kontu horiek, umea tripan dagoenetik, beraiekin dugun jokabidea, ahots tonoa e.a. generoaren arabera modulatzen dugula eta horrekin, umeak nolakoak izan behar diren ikasten doazela. Baina ez nuena espero da beraiek hain goiz eta hain argi identifikatzea eta adieraztea hori. Hiru urteko gelan ez dago umerik, mutilak eta neskak daude, ikasi dutenak mutil eta neska bezala portatzen, eta bizitzako jarduera gehienek generoaren arabera duten sailkapena ezagutzen eta aplikatzen dutenak.

Gainera, badago joera bat hori guztia naturalizatzeko, biologizatzeko, eta alde horretatik, begiraleku pribilejiatuan gaude euskal dantzariak, sailkapen sexista horren faltsutasuna ezagutzeak, naturalizatuta ageri zaizkigun beste alorren genero sailkapena ere kolokan jartzen laguntzen baitigu. Euskal dantza, historikoki "maskulinitatearen" etiketarekin ezagutu dugunez, ohartzen gara oraingo "feminizazio" hau ez dela biologikoa, baizik eta kulturala, ikasitakoa. Eta dantzaren mundutik kanpo dagoen jendearentzat hain estrainoa gertatzen den ideia horrek laguntzen digu ohartzen beste edozein alor (kirola, lehiakortasuna, bortizkeria, otzantasuna, adimen intelektuala edo emozionala, e.a.) ikasia dela, generoaren arabera modu batean edo bestean, jaio baino lehen sailkatu gaituen gizartearen eskutik garatua.

Etxea, eskola, kalea,... eta dantza (eskola, taldea, plaza,...). Zein paper jokatzen dugu Dantzan generoaren eraikuntza honetan? Beldurgarria, bai horixe. Badgu bakoitzak gurean gogoeta egin eta inertziak desaktibatzen hasteko ordua.

Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Begirada zorroztuta duenak hainbat kontu ikusten ditu Xabier. Desafioaren irudia oso ederra eta esanguratsua da, bai, ezer esanik ez besoak gerrian jarrita dantzatzea bera, zenbait tokitan orain gutxi arte egin dena. Ane Albisuk jantzi zurian jarri du arreta, izan ere, poxpolina jantzia asko hedatu zen gerra aurreko urteetan, eta ez da ongi ezagutzen nola janzten ziren emakumeak dantzarako horren aurretik. HOrrelako irudiek adierazten digute zuriz jantzita, apaingarri gorriekin, ohiko janzkera izan dela, gizon zein emakumeentzat dantzaraji eta festarako.