Orain arteko ekarpenak
Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du
2024/02/27
Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu?
Egingo dug...
Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan
2023/10/04
Gure festetako zenbait adierazpenek beste testuinguru batzuetan dituzten aldaerak ikusi eta erritoen kaosean murgildu gara uda honetan Vilanova i la Geltru herri katalanean. 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra 22 dantzari Kezkatu Vilanova i la Geltruko labirintoan harrapatuta ibili gara, irtee...
"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"
2023/07/21
Hezkuntza aztergai duen Hik Hasi aldizkarirako elkarrizketatu nau Ainara Gorostitzuk. Dantza, euskal dantza eta hezkuntzaz aritu ginen eta euskal dantza euskal herritar guztiok ezagutu beharko genukeen gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen dudan esaldia ekarri du Gorostitzuk titularrera: "Euskal...
Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?
2023/04/14
Dantza izenak euskaraz idazteko moduak zalantza asko sortzen ditu. Hitz elkartzeetan 'dantza' daramatenak Euskaltzaindiaren Hiztegian hiru eratan agertzen dira idatzita:
Lotuta: sokadantza , pordondantza eta kontradantza .
Marrarekin: dantza-soka , Bizkai-dantza
Bereizita: makil ...
Euskal dantza Minnesotako unibertsitate batean
2023/03/24
Fargo izan zen Minnesota entzun eta burura etorri zitzaidan lehen irudia. Paisaia lau, zuritu eta mortuak. Irudimenak eta fikzioak engainatu egiten gaituzte batzuetan, baina ez oraingoan. Halaxe aurkitu dugu Minnesota: lau, zuri eta mortu. Bueno, ez hain mortu ere; atetik barrura sartzean sumatzen ...
Amerikara goaz geure borondatez
2023/02/17
Minnesotara euskal dantza irakastera goaz Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. Minneapolis ondoan dagoen St. Olaf unibertsitatean euskal dantza ikastaroak eskainiko ditugu astebetez. Bigarren astean Idahora, Boisera joango gara, bertako...
Dantzan 2000-2022: 20 urteurrena 2 urte beranduago
2022/05/20
Dantzan.com domeinua 2000ko maiatzaren 8an erregistratu zen Whois-en ikusi dudanez . Beno, ez zen bakarrik erregistratu. Anaiak egin zuen. Gari Araolazak eraiki zuen Dantzan-en lehen webgunea. 1997-98 ingurutik Kezka dantza taldeari buruzko informazioa jarrita zeukan Garik sareko txokoren batea...
Gregorio Vives eta Mendaroko dantzarien eta txistularien kontuak
2022/02/07
Debabarrenako dantzaren eta Mendaroko azken 60 urteotako historian garrantzia handiko herri-eragilea, sustatzailea, hil da 2022 urtearen hasiera honetan, urtarrilaren 5ean, hain zuzen: Gregorio Vives Zabaleta (Mendaro, 1944-2022). Gure amaren jaioturte berekoa zen Gregorio Vives eta gure aitarek...
Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea
2021/10/04
"Orainaldia ez da existitzen, iraganaren eraikuntza bat da eta etorkizuna hutsune handi bat da". Sinkroniak eta diakroniak elkar gurutzatuz ehuten duten sare hori ulertzeko ahaleginean kokatzen zuen artearen historia Francisco Calvo Serrallerrek (1948-2018). "Artea iragana eta orainaldiaren artek...
Kataluniar folklore jaialdi batera zihoala atxilotu dute Puigdemont
2021/09/24
Sardinian, L'Alguer-en asteburu honetan ospatuko den Kataluniako folklore jaialdi batera zihoan Carles Puigdemont presidente erbesteratua Italiako poliziak atxilotu duenean . Adifolk, herri-tradizioen sustapenerako elkarteak antolatutako jaialdian Kataluniar folklore erakustaldi handia egingo ...
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Dantza jauziak
2013/03/11
Anuntxi Aranak salatzen duen izen bilakaera horren inguruan (dantza-jauziak > mutxikoak) esango nuke, biak ere nahiko zaharrak, zabalduak eta erabiliak direla, baina akaso badirudi orain [...]
Oier Araolaza - Kapeluak dantzan Bagolinoko ihauterietan
2013/02/25
Bai inauteri eta artikulu ederrak Xabier! Elurrak zail jarri zizuen txangoa alajaina. Oso interesgarriak erritual, jantzi eta musikan antzeman dituzun antzekotasunak euskal inauteriekin.
Oier Araolaza - Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/21
Azpi-taldeak nolabait izendatu beharra izanez gero ballet konpainiek darabilten izendatze sistema aprobetxa liteke, nahi bada. Adibidez, Nederlands Dans Theater ospetsuak hiru talde ditu: NDT1, NDT2 [...]
Oier Araolaza - Hamar urte Egunkaria itxi zutela
2013/02/20
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non [...]
Oier Araolaza - Anguiano dantzak: trikimakoak baino zerbait gehiago
2013/02/18
Errioxako gobernua lan dotorea egiten ari da bertako dantzak oso modu txukunean grabatuz eta sareratuz. Hemen ordea gobernuak ez du horrelako ardurarik hartzen bere gain, [...]
Oier Araolaza - Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/14
Hori da Mikel! Dantzariak eta kitto! Beterano erabiltzeak badirudi adierazten duela dantzariaren adinak 15-30 bitartekoa behar duela, eta hortik aurrera beste izendapen bat eskatzen duela. [...]
Oier Araolaza - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Mila esker Aritz, Irune eta Mikel zuen erantzunengatik! Aritz eta Irune, zuek diozue kasuaren araberakoa dela, egun zehatz batekoa denean singularrean eta sorta denean pluralean [...]
Oier Araolaza - Arantza: Dantza-luzea 2006
2013/02/13
Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.
Oier Araolaza - Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira
2013/02/12
Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza [...]
Oier Araolaza - Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian
2013/01/28
Joe, txetxeno hauek ezkontzetara ere armekin joaten dira. Ikusi bideo honetan 2:05ean... http://www.youtube.com/watch?v=ZUqh58NlFTI