Orain arteko ekarpenak
Ataungo eskua
2022/11/20
Euskal komunitate zientifiko -eta ez hain zientifiko- osoa aztoratu duen Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela tarteko, banator ni ere jakingarri txiki bat plazaratzera. Gure dantza taldearen ibileran, une jakin batean agertu zitzaigun misterio txiki bat, eta Irulegikoari esker, neurri batean behintz...
Iñaki Mugerza oroimenean
2021/04/23
Herenegun utzi gintuen Iñaki Mugerza Ormazabalek (1938-2021). Dantzari bikaina izana eta Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetako bat izan zelako ezaguna. Enpresari arrakastatsua izan zen Iñaki, baina, aldi berean, dantzak bizi zuen, txiki-txikitatik, aitaren eskutik lehen aldiz Pujanatarren...
Dantza-espezie bat galzorian?
2019/06/24
Orain bi mende baino gehiago Von Humboldt anaietako batek, Alexander botanikari eta zientzialariak, Amerikan zehar -Kuba, Orinoko eta Magdalena ibaian zehar, besteak beste- hainbat espedizio egin eta espezie mordoxka bat aurkitu eta deskribatu zituen.
Orain bi mende baino gehiago, beste Humboldt...
Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori
2017/06/14
Oier Araolazak gogorarazi zigun aurreko batean sarean : banderatxoekin dantzariak agertzen diren argazki sorta honen misterioak argitu gabe jarraitzen duela galdera bota eta 6 urte ondoren, alegia. Orduan zerbait argitzen saiatuko nintzela agindu nionez, neuri modu ez zuzenean botatako enbido...
Algemesiko misterioak, hainbat ohar bidai labur baten bueltan
2017/05/23
Gipuzkoako Segura herriko San Migel goiaingeruak izan du errua. Orain urte mordoxka bat, Aste Santuko prozesioko pertsonai bizidun honek dantzan egiten zuela jakin nuenean, misterio txiki bat bihurtu zen goiaingeru honek egun horretan prozesioaren ibilbidean zehar egiten dituen urrats eta keinu ...
Maixuaren irribarrea ispiluan
2015/07/24
(Joseba Juarez Mendizabal, 1980-2014)
Ispilu dantzan hasi zen Ane arrebarekin irribarreak plazetan zabaltzen, txiki asko. Bikotean dantzatzen garenean, elkarri begira, ispilu egiten irakatsi zigun. Entseguetan ere, ispilu aurrean dihardugunean jarraibidea bilatu ohi da, eta Josebak luze arraio j...
Beasaindarrak ziren dantzariak
2013/05/15
Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.
Orain arteko erantzunak
Mikel Sarriegi on Tradizioa Europako kultur hiriburutzan
2014/06/26
Adibide zuzen bat hemen diozunari Oier: Xabier Sarasola beasaindar konposatzaileari kanta baten enkargua egin ziotsn Rigatik, non bertako folklorea eta Euskal Herrikoa erabili zituen:
http://www.diariovasco.com/[…]r-composicion-20140324.html
Eta harrotasun handitzat dauka bere musika ibilbidea txistulari moduan hasi izana. Konplexurik gabe.
http://www.diariovasco.com/[…]r-composicion-20140324.html
Eta harrotasun handitzat dauka bere musika ibilbidea txistulari moduan hasi izana. Konplexurik gabe.
Mikel Sarriegi on Dantza talde eredu baten bila
2014/06/16
Oso ona. Gehiena gustatu zaidana, taula da. Oso garbi sintetizatzen du proposamena, eta check-list bikaina iruditzen zait noberak bere taldea erkatzeko.
Mikel Sarriegi on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/05
Ederra bidaia, ederra kronika, eta ederra ordezkaritza. Poztekoa da Etxepare bezalako erakunde baten inplikazioa ikustea.
Zorionak eta eskertzen da informazio zabala.
Portzierto, zin dagizuegu Igartzako zaldikoak ez zuela museoan agertzen den zumitzezko beste zaldiko horren berririk! Harritu egin gaitu soin-egiturak daukan antzekotasunak. Nongoa da?

Mikel Sarriegi on Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924
2014/02/13
Ederra bideo hau ere. Pare bat xehetasunek eman didate atentzioa. Bata, erropa: jaieguneko trajean ari dira, garai hartako kalekoa, suposatu daiteke. Gaur egun darabiltena berriz, "folklorikoagoa" da: http://www.youtube.com/watch?v=t0y-Y8fiHvk
Ta bestea, are bitxiagoa! bideoaren bukaeran, parez-pare ezpata jokoa egiten duen bikoteak, muxu ematen diote elkarri. Horrelakorik ikusi gabe neukan ezpata-dantzetan behinipein. Eta fijatu ezkero, gaur egungoan ere atal hori musu batekin bukatzen dutela dirudi.

Mikel Sarriegi on Ituren: Besta Berri 2013 soka-dantza
2013/06/07
Zorionak Iturendarrei, berreskuratze polita egin dutelako.
Eta eskerrik asko Eireri, hain ongi jaso eta erakusteagatik. Oso ona aurretik azalpenak ere jasotzeko ideia. Asko aberasten du bideoa.
Zerbait aipatzeagatik, ohituraren jatorrian, Auritz eta Iturengo udalbatzak dantzaren bidez lotzen zireneko aipamena, Iztuetak gipuzkoar Goierriko herrien arteko deskribatzen zituen loturekin bat egiten duena bete-betean!

Mikel Sarriegi on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/29
Ez dakit ezer gehitzen duen, baina J.D.J. Sallaberry-ren 1899ko maskaraden deskribapenak, argazkian agertzen diren elementu hauek behintzat aipatzen ditu:
- Bohame-Jaonak fusilez tiroak egiten zituela. “...Mais cette barricade ne saurait les retenir longtemps. Cherrero en tête, aprés quelques bruyants coups de fusil tirés par le Bohame-Jaon,...”. Argazkian bi buhame dira fusilarekin daudenak.
- Xahok aipatzen zituen artzaina, arkumeak eta hartza, desagertuak zirela berak ezagutu zituen maskaradetan, “...Aprés le Cherrero, on ne voit plus dans nos mascarades ours, agneau ni berger...”. Argazkian agertzen dira ordea.
- Xahok aipatutako gotzainaren pertsonaia zalantzan jartzen du, berak ez duelako sekula ikusi ez entzun, “...Dans les mascarades actuelles, il n’existe pas de rôle d’évêque... nous ne l’avons jamais vu et nous n’avons trouvé personne qui l’ait vu non plus parmi les nombreux compatriotes, vieux et jeunes, que nous avons consultés à ce sujet.” Argazkian ez dago gotzainik, nahiz eta zapurrek buruan dituzten kapela koniko horiek niri San Nikolasen mitra gogorarazi... gotzainaren astotxorik ez da ageri.

Mikel Sarriegi on Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2013/03/22
Eskerrik asko Oier.
Argazkiak baditu bai elementu "nahasgarriak": dantzarien jantziek alde honetakoak dirudite, baina buruzagiaren salbuespenarekin. Buruzagiaren postura bera ere berezia da. 16 dantzari kontatzen dira, itxuraz lauko bi ilaratan. Loinazko ezpata-dantzariek hiru ilaratan dantzatu ohi dute eta horrek ez du bat egiten...
begiratuko dugu ia zerbait gehiago jakin daitekeen.

2013/03/21
Bitxia eta interesgarria azalpena. Garai hartan bazegoen seta berezi bat brokel dantzak gudu dantza moduan azaltzekoa.
Baina albisteari erantsi diozuen argazki horrek ere atentzioa eman dit. Baionako Euskal Museoaren erreferentzia bai, baina datu gehiagorik?
Gure herriko Loinazko dantzari txikien tankera izugarria dute.

Mikel Sarriegi on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Llangollengo euskal dantzariari Gene Yurreren antza hartu diot.
Mundiala irudien leku hau. Esker mila.
Mundiala irudien leku hau. Esker mila.
Mikel Sarriegi on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/13
Bidebatez, gure inguruko bi adibide gehiago:
- Ordiziako Amets-bide talde berrantolatua: http://www.dantzan.com/albi[…]ritua?searchterm=amets+bide
- Ordiziako dantzari txikien eguna, Handien eguna bihurtua:
http://www.dantzan.com/[…]/ordizian-dantzariak-handitu-egin-gara
- Idiazabalgo "dantzari ohiek" eta gurasoek martxan jarritako dantza-soka, agintariekin batera:
http://vimeo.com/59054878#