Orain arteko ekarpenak

Lizartzako inauteri-dantzak 1985eko iraileko jaietan

2018/03/28

Lizartzako inauteri-dantzak 1985eko iraileko jaietan
1985eko iraileko festetan dantzatutako Lizartzako inauteri-dantzen bideoa iritsi zaigu eskuartera. Inauterietakoak dantzak izanagatik, dantza horiek urte askoan herriko festetan edo jairen baten aitzakian dantzatu ohi ziren eta ez inauterietan. 1994an, herriko zaharren testigantzen laguntzaz, inaut...

Gehiago irakurri

Berastegiko dantzak eta dantzariak XX. mendean

2018/03/12

Berastegiko dantzak eta dantzariak XX. mendean
San Juan dantzak eta dantza-soka dira Berastegiko bertako dantzak. Historian zehar, euskal herriko herri askotan bezalaxe, Berastegin ere dantzariak edozein ekitaldietan parte hartu izan dute eta hartzen dute. Javier Salvarrediren Berastegi eta inguruak blogetik Berastegiko dantza eta dantzarien...

Gehiago irakurri

Izurtzako dantzariak zuri-beltzean

2018/02/23

Izurtzako dantzariak zuri-beltzean
San Nikolas eguna, abenduaren 6a, jai eguna izaten da Izurtzan. Festa giroan ospatzen dute eguna, inguruetako herrietatik ere hurbiltzen dira azokara. Meza ondorenean, berriz, Mendi Gain dantza taldeak dantza saioa eskaini ohi du. Juanan Aromak sareratu du Izurtzako dantza taldearen 1916ko argazk...

Gehiago irakurri

Zalduondoko inauterien berreskurapenaren kronika

2018/02/21

Zalduondoko inauterien berreskurapenaren kronika
40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora  aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean ; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sarerat...

Gehiago irakurri

Jose Urtubi, itsasoaren alde banatako bi dantza talderen zuzendaria

2018/02/05

Jose Urtubi, itsasoaren alde banatako bi dantza talderen zuzendaria
Donostian emanaldi handia egin eta bi urtera, 1908an, Buenos Airesen, Argentinan ari zen Jose Urtubi dantza-maisua dantzariak prestatzen eta emanaldiak eskaintzen. 1906an Donostian 100 dantzariren parte hartzearekin egin zen dantza saioko zuzendaria Jose Urtubi zela jakin genuen Mikel Sa...

Gehiago irakurri 1

San Blas, Ama Birjinaren atzetik dantzan

2018/02/02

San Blas, Ama Birjinaren atzetik dantzan
Otsailaren 3a, San Blas eguna. Nafarroako kondaira batek dio, Ama Birjinak umea besoetan zeramala tenplura zihoala, judutar batzuk segika hasi zitzaizkiola. San Blas bidera irten omen zen eta Ama Birjinaren atzean dantzan hasi zen jarraika zituenak despistatzeko. Jose Duesok, "El calendario tradici...

Gehiago irakurri

Deustuarrak errege-erreginen aurrean dantzan

2018/01/15

Deustuarrak errege-erreginen aurrean dantzan
1828an Fernando VII. eta bere emaztea, Josefa Amalia Sajoniakoa, Bilbo aldera joan zirenean Abandoko mutil gazteek dantza saioa egin zieten. Isabel II.ari ere, 1845ean Bilbora egin zuen bidaian, gazte talde batek dantza egin zion. Errege-erreginei egindako dantza-erakustaldi horien berri izan dugu ...

Gehiago irakurri

Zenbait dantza-testigantza interesgarri utzi digun Imanol Trebiño zendu da

2018/01/09

Zenbait dantza-testigantza interesgarri utzi digun Imanol Trebiño zendu da
Kuarrenta profil honetan dantzaren inguruko agiri, bitxikeria eta testigantzak batzen ditugu. Horietako zenbait orain gutxi hil den Imanol Trebiño-ri zor dizkiogu. 2017ko abenduaren 19an hil da Imanol Trebiño eibartarra, 52 urte zituen. EHUko liburutegian lan egiten zuen, Gasteizen, eta besteak bes...

Gehiago irakurri

Zangoak arin-jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea

2017/09/20

Zangoak arin-jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea
Ondo eta zuzen dantzatzea zer zen azaltzen du Tristanek lerrootan: "... Gure muthil gazte maitek ez dute hetan deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta for...

Gehiago irakurri

Dantzari gor-mutuak eta txistulari itsuak

2017/09/01

Dantzari gor-mutuak eta txistulari itsuak
Ez-ohiko irudia dantzaren munduan: musikariak itsu eta dantzan ari direnak gor. Gaur egun, bizimodu eta jarduera arruntetan integratzeko ahalegina egiten da, baina ez dira kontu berriak horiek, XX. mendearen erdi aldera Deustun gor-mutuz osatutako dantza taldea izan baitzen. Hektor Ortegak  u...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua. Emakumeen izenen [...]