Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Zenbait dantza-testigantza interesgarri utzi digun Imanol Trebiño zendu da

Dokumentuaren akzioak

Zenbait dantza-testigantza interesgarri utzi digun Imanol Trebiño zendu da

2018/01/09 09:20
Zenbait dantza-testigantza interesgarri utzi digun Imanol Trebiño zendu da

1825eko Goizuetako ordenantza.

Kuarrenta profil honetan dantzaren inguruko agiri, bitxikeria eta testigantzak batzen ditugu. Horietako zenbait orain gutxi hil den Imanol Trebiño-ri zor dizkiogu. 2017ko abenduaren 19an hil da Imanol Trebiño eibartarra, 52 urte zituen. EHUko liburutegian lan egiten zuen, Gasteizen, eta besteak beste, lan potolo eta mamitsua argitaratu zuen: "Administrazio zibileko testu historikoak, Oñati: Herri ardularitzaren Euskal Erakundea, 2001".

Lan horri tiraka hiru sarrera eginak ditugu, liburu horretan dantzari buruzko zenbait aipamen agertzen baitira Goizuetako, Usurbilgo eta Berako ordenantzatan. XIX. mendeko dokumentuak dira. Hemen Trebiñori esker ezagutzera eman genituen dantza-testigantzak:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.