Dokumentuaren akzioak
Zalduondoko inauterien berreskurapenaren kronika
40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sareratu du. Festaren eta pertsonaien deskribapenak eta hainbat argazki ageri dira artikuluan.
Markitos, Zalduondoko inauterietan epaitua
1975ean Zalduondoko inauteriak berreskuratuta, 1934an etendako tradizioa berpiztu zen. Eguerdian, festetako pertsonaia nagusia paseatzen da: Markitos. Ihartutako belarrez betetako eta txaketa beltzarekin eta galtza marroiekin jantzitako pertsonaia barregarria pikotan zintzilikatzen dute. Honela deskribatzen dute kronikan: "un grotesco muñeco embutido de heno y disfrazado, con chaqueta negra y pantalón gris. Lo cubren con un boina y lo adornan con un collar que ensarta cáscaras de huevos cocidos y plumas de ave teñidas de carmín. Montado sobre una caballería enmantada y abrazándole un chaval con vestido multicolor y sombrero de paja con cinta".
Ekitaldi nagusia, arratsaldean izaten da. Konpartsa koloretsu batek Markitos hartu eta epaituko duten lekura eramaten dute. Txistua, akordeoi eta atabalaren laguntzaz behin eta berriz honakoa abesten dute: "que venimos de la función, que venimos del carnaval, que venimos de la función, de la función del carnaval...".Inauterietako pertsonaiei erreparatu behar omen zaie, "las máscaras de la comparsa carnavalesca merecen atención. Algunas son muy orijinales y habrá que desentrañar su significado":
- Atsoa: Gizon bat bizkarrean daraman atso zaharra. Markitos hiltzean negar egiten duten bakarrak dira. Agian bere ama eta aita dira.
- Kale garbitzailea: Puntan txaketa bat daukan makil luze batekin jendearen aurpegiak garbitzen ditu. Dudarik gabe, zipriztintzeko erabiltzen zen garai bateko isipua da.
- Errauts banatzailea: Buruan ileordea eta eskuan baldea, aurreko urtean erretako panpinaren errautsak banatzen ditu. Inauteri hauetako elementu zaharretakoa da. Lehen errautsak ikusleei botatzen zizkioten.
- Mozorro gizenak: Ziripoten erako, bi mozorro gizen. Behin eta berriz lurrera botatzen ditu hartzak.
- Porreroak: Gainerako mozorroak, ganberako trapu zaharrak janzten dituzten gazteak.
Urte hartan Markitosen aurka irakurritako sermoia nahiko astuna izan omen zen, 1897tik koadrilatik koadrilara ibilitakoa eta 1920ko hamarkadan Blas Arratibelek koaderno batean jasoa: "Se por siempre alabado por todo vino generoso, que se puro y no esté bautizado, de las carnes, el carnero; de los pescados, el jamón; de las aves, la perdiz, y de los peces, el jamón. El pecado dañó a la cabra, dañó al cochino, también dañó al pollino, llamado lechuguino. Qué gusto sería el mío en la presente ocasión, si tuviera tal elocuencia del sabio Salomón...".
"¡Pobre Marquitos!", asaldatzen da kazetaria. Lehen Markitosi tiroa bota eta dinamitarekin lehertzen zuten. Orain, gasolinaz busti eta su ematen diote. Bere inguruan dantzatzen eta kantatzen dute porreroek.
1930eko hamarkadara arteko inauteriak ezagutzen zituzten herriko bi gizoni esker birsortu zituzten inauteriak eta alboko herrietan ere ospatzen zirela oroitzen zuten: "Dos hombres del pueblo que conocieron el carnaval hasta los años treinta y que recordaban sus detalles han hecho posible su recostrucción Martiniano Martinez de Ordóñana, 79 años, el mayor de los varones del pueblo, y Blas Arratíbel, 70 años, guardianes de la vieja tradición. Recuerdan también que había carnavales en los pueblos cercanos: San Román, Larrea, Ocay...".
Modu baikorrean bukatzen da kronika, urtetik urtera ikusle kopurua handituz joango dela aurreikusten da: "Los asistentes eran un público bastante frío, pero quedó suficientemente demostrado que este carnaval rural puedo llegar a tener la garra y la fama que tuvo. Los trescientos espectadores de este año aumentarán".
Dokumentuaren akzioak