Dokumentuaren akzioak
Zangoak arin-jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea
Ondo eta zuzen dantzatzea zer zen azaltzen du Tristanek lerrootan: "... Gure muthil gazte maitek ez dute hetan deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta formatzen dutelarik zerklo bat, konpas handi batekin egina bezain ederra".
Mixel Elizanburu, Heletako idazleak, Lehenagoco eskualdunak zer ziran liburua argitaratu zuen 1889an Baionan. Kontakizuna Karakoetxe deitzen dioten alegiazko etxe batean dago kokatuta, Euskal Herri tradizionala irudikatzen du karakoetxek. Pilota, dantza jauziak, ttantta Maña eta dantza khorda pasartean, karakoetxen bilduta dauden zenbait lagunen arteko solasaldia dago jasota. Elkarrizketan, dantzen moralaz edota garai batean herrian dantzatzen ziren dantzez dihardute.
Istorio nobelatua bada ere, garaiko dantzakera eta dantzak nolakoak zirenaren pistak ematen dizkigu testuak. Tristanek, liburuko pertsonaietako batek, garai hartan ondo eta zuzen dantzatzea zer zen azaltzen du.
XIX. mendean, Nafarroa Beherean, soka-dantza ohikoa zela ulertzen dugu, Xobadin pertsonaiak kontatzen duenarekin. Egun esanguratsuetako eta jaietako ekitaldi protokolario gisa dantza-khorda ageri zaigu testuan, soka-dantzaren parekide:
"...Beraz nahi dautzuet erran, nik ere zer ikhusi nuen, lehenbiziko aldikotzat, orai duela berrogoi eta hamahost urthe, Besta-Berri batez, bezperak ondoan. Iduri zaut oraino begien bistan dudala plazaren erdian, gure herriko etxeko jaun handienetarik bat, dantza khordaren buruzagi. Hein bat ederki pharatzen zen, atxikitzen zuela, ezkerreko eskuan, zabaro edo xiri luze baten puntan, bi sosen xingola gorriz eginikako floka bat. Eskuinaz tiratzen zuen etxeko seme eta etxeko alaba onek egiten zuten khorda luze luzea. Bainan, ez duzue behar uste izan gazte heiek eskuz-esku zabiltzala; ez, jaun eta andere gazte bakhotxaren artean, bazen, hetarik baten sakelako mokanesa".
Iturria: Lehenagoko Eskualdunak zer ziren, Michel Elissamburu (Asier Trekuren eta Iñaki Nazabalen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23