Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta San Blas, Ama Birjinaren atzetik dantzan

Dokumentuaren akzioak

San Blas, Ama Birjinaren atzetik dantzan

2018/02/02 10:30
San Blas, Ama Birjinaren atzetik dantzan

San Blas dantzan, Benaocaz, 2016.

Otsailaren 3a, San Blas eguna. Nafarroako kondaira batek dio, Ama Birjinak umea besoetan zeramala tenplura zihoala, judutar batzuk segika hasi zitzaizkiola. San Blas bidera irten omen zen eta Ama Birjinaren atzean dantzan hasi zen jarraika zituenak despistatzeko. Jose Duesok, "El calendario tradicional vasco" liburuan jaso zuen honen berri.

Ama Birjinak, haurra seguru ikustean tenpluan, honakoa esanez eskertu zuen San Blas: "Blas, nire atzetik joango haiz". Halaxe, atzetik joan izan da eta doa. Otsailaren 2an Kandelario eguna edo Ama Birjinaren Garbikundea ospatzen bada, otsailaren 3an San Blas ospatzen da mundu kristauan. Data hori VI. mendean egin zuen bere Erromatar Eliza Katolikoak, orduan hasi ziren San Blasen izena zuten tenpluak eraikitzen.

Oraindik dantzan jarraitzen du

San Blasek oraindik zenbait lekutan dantzan jarraitzen du urtean behin bada ere. Cadizeko Benaocaz herrian edota Aragoiko Santa Cruz de Grion badira San Blas dantzariak. Prozesioan ateratzen dituzte eta erromesak santuarekin batera dantzan ibiltzen dira kaleetan zehar.

San Blas egunean ez du santuak bakarrik dantzatzen, Paganosen herritarrek Txulalai egiten dute, Iruñean Dugunakoek Soka-dantza eta Montehermoson "Los negritos de San Blas"-ek ere dantzatzen dute.

Benaocaz, 2016 (Irudiak: Cofrade gamer)

Santa Cruz de Grio, 2013 (Irudiak: Jesus Jimenez Esteban)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.