Orain arteko ekarpenak
2011/10/28
Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren bigarren entrega. Lehenengoan ezpata-dantzak ikusi baditugu, orain irradakak, soka-dantzak, jotak eta kontra-dantzak ditugu.
Aunitz Urtez 2011 [argazkiak] ...
2011/10/27
Pasa den urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren lehen kapitulua. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldeko dantza-maisuen zuzendaritzapean, Donostiako Argia, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka taldeko dantzariak ari...
2011/10/13
Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Aunitz Urtez ikuskizun berria aurkeztuko du Argia dantzari taldeak igandean, urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian. Aunitz Urtez ikuskizunean Arrateko ezpata-dantza eskainiko da, Iruñeko ezpata-dantzarekin batera. Ezpata-dantzak,
irradakak, s...
2011/09/27
Aracaladanza: Nubes 2011ko urriak 12, asteazkena, 17:00etan Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte . Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak... eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren...
2011/09/27
Ertza: Ostrukaren zuloa
2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean Asier Zabaleta ibilbide sendoa burutzen ari den euskal koreografoa da. Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen 1972an, eta 1990eko hamarkadan Arteszena, Adeshoras, Vicente Saez, Hojarasca, Maskarada eta beste zenbait konpainiarekin aritu zen. 1999...
2011/09/07
Pasa den astelehenean azken ensaioa egin ondoren prest daude bihar, irailak 8rako, aurtengo Arrateko Amaren dantzak. Ohi bezala, goizean goiz hasiko gara arropak jantzi eta ospakizunaren ekitaldietan parte hartzen eta ondoren dantzen emanaldi nagusia izango da Arrateko zelaian. Hiru gonbidatu Aur...
2011/08/02
2011ko Arrateko Amaren dantzak gertu ditugu, baina aurretik, 2010eko kronika egin nahi genuke. Izan ere, komunikabideetan ekitaldiak izandako oihartzunaren berri eman genuen, baina iragarritako argazki eta kronika ez ziren argitaratu, eta bada ordua zorra kitatzeko. Pasa den 2010eko irailaren 8an, ...
2011/05/26
Bihar abiatuko da 46. Euskal Jaia Eibarren. Eibarko Klub Deportiboko Kultura Batzordeak prestatutako egitarauan
musika, jolasak, artisautza, herri kirolak, kantua, dantza eta festa tartekatuko dira. Dantzarioi dagokigunez, igandean izango dugu Eibarren Ezpalak nazioarteko dantza tradiziona...
2011/05/09
Irati Kortabitarte aurreskulari lanetan eta Ainhoa Larrañaga atzesku, soka-dantza dantzatu da aurten ere Mandiola auzoan, Santa Kurutz ermitaren aurrean. 2003an hasi zen Kezka bertako baserritarrekin batera soka-dantza egiten, eta aurten urrats berri bat eman dugu bizitzaren soka-dantzan. Ema...
2011/05/03
Logela Multimedia eta Circle of Trust Maiatzak 6, ostirala, 20:30 Circle Of trust taldearen hip-hop dantzak
(breakdance) eta Logela multimediaren musikak eta bideo-sorkuntzak
osatzen dute "Papiroflexia". Dantzariek dantza indartsua eta denbora
errealean sortutako irudien sinkronizazioa...
Orain arteko erantzunak
2023/06/22
Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.
2021/10/29
Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!
2021/06/09
Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.
2021/06/08
Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.
2021/02/04
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
2019/07/03
Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.
2018/03/06
Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
2017/01/31
Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.