Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Sasikartia Errusian eta Koko-dantzak OIartzunera (izpirituz)

2010/11/22

Stavropol Krai aldean ibili jaku Sasikartia azken egunotan. Ez da berak esan dabalako, periodikuan ikusita jakin dogu eta. Kislovodsk-en (hegoaldeko urak...) egon omen da. Errusiaraino zertara juan dan, eta exaktamente zer negozio euki dituan han ez dakigu, baina gauza onik ez, hori seguro. ...

Gehiago irakurri

Axuri-beltzarekin Arriaga antzokian izango gara igandean

2010/11/10

Juan Antonio Urbeltz-en zuzendaritzapean Argia dantzari taldearen Axuri-beltza ikuskizuan Bilboko Arriaga antzokian eskainiko da igandean. Argia, Duguna eta Haritz taldeetako dantzariekin batera Kezkako 20 dantzari izango gara igandean Arriagan. Orain urte-bete, 2009ko abenduaren 4an, eskaini zen ...

Gehiago irakurri

Santamaria de Danza Coliseo antzokian

2010/11/09

Juan Carlos Santamariak zuzentzen duen Santamaria de Danza konpainiak emanaldia eskainiko du Eibarko Coliseo antzokian datorren azaroaren 26an. "Programa mixto" bat eskainiko du Santamariak Eibarren, besteak beste "Aire de Corte" piezarekin borobilduko dena. Juan Carlos Santamaria koreografo donos...

Gehiago irakurri

Nats Nus-en Momentari Coliseo Antzokian

2010/10/06

Bartzelonako Nats Nus konpainiak Momentari, ume eta helduentzat sortutako dantza ikuskizuna eskainiko du datorren urriaren 16an Eibarko Coliseo antzokian. Tari pertsonaia arraro baten izena da; bere bilduma berezia erakutsiko digun bildumazalea da, urteak pasa ahala behatzeari, sentitzeari eta...

Gehiago irakurri

Arrateko saioaren oihartzun mediatikoa

2010/09/16

Arrateko kronika eta argazkiak oraindik argitaratzeko ditugu, baina aurten komunikabideek arreta berezia jarri diote irailaren 8koari eta horietako batzuk bilduko ditugu aurrerapen moduan. ETBko kamerak izan genituen Arraten eta hona gaueko albistegian eskainitakoa: Eibartv interneteko telebi...

Gehiago irakurri

Bost gonbidatu izango ditugu aurten Arrateko dantzetan

2010/09/03

Datorren irailaren 8an, asteazkenean, Ama Birjinaren eguna eta haren omenezko erromeria ospatuko da berriz ere Arraten. Seigarren urtez Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak egingo ditugu, eta aurten ere gonbidatu bereziak izango ditugu Arrateko Amaren dantzetan bakarlari lanak betetzen. Hauek d...

Gehiago irakurri

Hungariara ere iritsi da Arrateko ezpata-dantza

2010/09/02

Aurreratu bezala, Szeged hiriko County-Wandering jaialdian parte hartu du Kezka dantza taldeak abuztuaren 11tik16era. Egoitza Szeged-en ezarrita Hungariako hiru herritan eskaini ditugu emanaldiak: Cserkeszőlőn, Szank-en eta Morahalom-en. Abuztuaren 12an Cserkeszőlőn Arrateko ezpata-d...

Gehiago irakurri

Hungariara bidean

2010/08/06

Szeged hiriko County-Wandering jaialdian parte hartuko du Kezka dantza taldeak abuztuaren 11tik16era. Abuztuaren 11tik 16ra ospatuko da jaialdia eta Beljika, Turkia eta Estoniako taldeekin parte hartuko du jaialdian.

Egoitza Szeged ezarriko dute Kezka dantza taldeko kideek, eta Hungariako hi...

Gehiago irakurri

Pastorets artean dantzan Torredembarran

2010/07/20

Torredembarrako Ball de Pastorets-arren 10. urteurrena ospatzeko festan izan gara Tarragona aldean. Uztailaren 10-11 astebururako antolatu zituzten urteurren ekitaldiak, tartean larunbatean, 10ean, Ball de Pastorets-en trovada edo biltzarra. Harrera beroa egin zigun Torredembarrak zentzu guz...

Gehiago irakurri

San Juan eguneko soka-dantza 2010

2010/07/07

San Juan eguna Eibarren, eta ohi bezala soka-dantza gaueko 23.30etan Untzaga Plazan. Aurten hiru elkarte izan ditugu ohorezko gonbidatuak soka-dantzan: Juan Antonio Mogel Ikastola, Musika Eskolako koro gaztea eta Usartza txistulari taldea. Josu Garatek egin ditu aurreskulari lanak eta Enrike Izagir...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com