Dokumentuaren akzioak
Pastorets artean dantzan Torredembarran
Harrera beroa egin zigun Torredembarrak zentzu guztietan. Bertakoak abegikor, oporreterako toki ederra, dantzarako zein festarako antolaketa dotorea, eta eguraldia ere bero-beroa. Agrupació de Balls Populars de Torredembarra elkarteak antolatu zuen jaialdia. Elkarte horretan baitan bastonersak, pastorets, zaldikoak, erraldoiak, eta abar biltzen dira, eta pastorets-en urteurrena antolatzeko laguntzen aritu ziren gainontzeko kideak.
Ostiral gauean iritsi ginen Torredembarrara, eta larunbat goizean hondartzan eta herria ezagutzen pasa ondoren, larunbat arratsaldean izan genuen emanaldi nagusia. Kataluniako pastorets talde esanguratsu batzuk bildu ziren ekitaldian:
- Ball de Pastorets (Vendrell)
- Ball de Pastorets (Tarragona)
- Ball de Pastorets (Vilafranca del Penedès)
- Ball de Pastorets (Vilanova i la Geltrú)
- Ball de pastorets (Torredembarra)
- Kezka Dantza Taldea (Eibar)
Ball de Pastorets eta ezpata-dantzen arteko loturak ikusteko aukera izan genuen bertan. Artzain-en dantzak dira hitz-hitz Ball de pastorets-ak, eta makila luze batzuk darabiltzate dantzarako. Makila horiek elkar jotzen dituzte une batzuetan, baina ondoren elkarri eman, eta arrosa edo parrillak osatzen dituzte eta haien gainean igotze da dantzarietako bat. Goian dagoena "biba" batzuk bota ohi ditu. Ondoren, behera jaitsita ganbarako arkua egiten da, Gipuzkoako ezpata-dantzan egiten diren ohorezko arkuak bezala.
Talde guztiek bere emanaldia egin ondoren, talde guztiak batera atera ginen plazara eta denok arrosa egin eta dantzari bat igo genuen gainera. Ondoren zubiak egin genituen eta elkarren zubietatik pasa ginen.
Gaztelu plaza ederrean izan zen emanaldia. Ondoren afaria eta festak jarraitu zuen, eta biharamunean ardi-zakur lehiaketa ikusteko parada izan genuen.
Kataluinako telebista lokalen sare batean erreportaje zabala eskaini zioten Torredembarrako Ball de Pastorets-en jaialdiari.
Hona hemen Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19