Bost gonbidatu izango ditugu aurten Arrateko dantzetan
Datorren irailaren 8an, asteazkenean, Ama Birjinaren eguna eta haren omenezko erromeria ospatuko da berriz ere Arraten. Seigarren urtez Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak egingo ditugu, eta aurten ere gonbidatu bereziak izango ditugu Arrateko Amaren dantzetan bakarlari lanak betetzen. Hauek dira aurtengo bost gonbidatu bereziak:
11:00 Ezpata-dantzarien taldeko argazkia
11:30 Ezpata-dantza meza nagusian
12.00 Prozesioa trikitilari, txistulari eta ezpata-dantzariek lagunduta.
12.30 Ezpata-dantza Ama Birjinaren aurrean elizako atarian
12.35 Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantza zelaian
Ondoren bazkaria eta erromeria.

- Fernando Aristizabal. Argia dantzari taldeko dantzaria eta dantza-maisua.
- Ion Olano. Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzaria izana, Tolosako bordon-dantzan buruzagi lanak bete ditu urte askoan.
- Andoni Iriondo. Debako Gure-Kai dantza taldeko arduraduna eta bertako San Roke dantzan dantzari, buruzagi eta sustatzailea azken 20 urteotan.
- Lisa eta Enrike Corcostegui. Renoko (Nevada, AEB) Zenbat Gara dantza taldeko dantzari eta zuzendariak.