Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ikasleekin batera dantzan

2009/09/16

Ikasturte bukaerako jaialdi nagusia izan ohi dugu Eibarko Dantzari Eguna. Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako dantzari guztiak elkarrekin aritzen gara Untzaga plazan. Ekainaren 19an, Sanjoan aurreko asteburuan ospatu genuen aurten jaialdia. Arabako dantzak, kostaldeko dantzak, Nafarraoko dant...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak datorren asteartean

2009/09/04

Asteartean, irailaren 8an, Arrateko Amaren eguna eta Arrateko Amaren dantzen egun nagusia ospatuko dugu. Azken prestaketan lanetan dihardugu egunotan eta bihar larunbata, 11.00etan egingo dugu azken ensaioa Arraten bertan. Irailaren 8an, ohi bezala meza nagusian (11.00etan) egingo dute Arrat...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Goimendin Santiago egunean

2009/08/06

Ohi bezala, 2009ko uztailaren 25ean, Santiago egunez, festak ospatu dira Goimendi auzoan eta soka-dantza egin dugu bertan. Eibar, Elgeta eta Bergara artean kokatuta dago Goimendi, eta baserri batzuk Elgetako luirretan daude eta beste batzuk Bergarako lurretan. Jai-gunea Azurtzako ermita aurreko...

Gehiago irakurri

Eibarko Unibertsitate Laboralak 40 urte

2009/08/04

Eibarko Unibertsitate Laboralak 40 urte bete dituela eta urteurren ospakizunak burut dira azken hilabeteotan. Ekainaren 27an, Unibertsitateko ikasle izandako ehunka lagun bildu ziren bertan eta ekitaldi horretan Arrateko ezpata-dantza eskaini zuen Kezkak. Argazkiak: Iñaki Zugasti. ...

Gehiago irakurri

Finalista Eguna 2009

2009/08/04

Maiatza bukaeran, ekaina hasieran, Eibarko Klub Deportiboaren Finalista eguna ospatzen da Arraten. Kezka dantza taldea elkarte honetan sortu zen orain 51 urte. Pilota partidak, roll-ski igoera, mendizaleenn igoera, eta beste hainbat ekitaldi izaten dira deportiboaren eguna ospatzeko Arraten. Felix ...

Gehiago irakurri

Letra Galegotan 2009ko maiatzean

2009/08/04

Maiatzaren erdi inguruan ospatzen dira Letra Galegoen jaiak Eibarren, Urkizun. Kezka dantza eskolako gaztetxo talde batek soka-dantza egin zuen bertan, maiatzaren 17an hain zuzen ere. ...

Gehiago irakurri

Debako Nazioarteko Folklore Jaialdian

2009/08/04

Bi urtetik behin Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen dute Deban Gure-Kai dantza taldeko lagunek. Andoni Iriondo eta Nere Arostegik gidatzen duten taldeak jaialdi ederra prestatzen du Debako zumardian jartzen duten karpan eta debarek erantzun beroa ematen diote ahaleginari. Aurten Txinak...

Gehiago irakurri

Santiago egunean soka-dantza Goimendin

2009/07/21

Datorren uztailaren 25ean, Santiago eguna, soka-dantza egingo dugu ohi bezala Goimendin, Azurtzako ermitaren aurrealdean, eguerdiko 12.00etan.

Agirrebeñatarrek dihardute azken urteotan Goimendiko jaiak antolatzen eta horra aurten Mireiak prestatu duen kartela, soka-dantzako bi argazki tart...

Gehiago irakurri

Eibar Rugby taldearen soka-dantza

2009/06/17

Eibar Rugby taldearen garagardo feria inauguratu genuen atzo. Kirol taldeak gutaz gogoratzen direnean normalean beraien ekitaldi baten sari ematean dantza egiteko izaten da. Baina Eibar Rugby taldekoen gonbidapenak ez zuen horrekin zerikusirik. Kezka dantza taldeari egiten duen lanaren errekonozime...

Gehiago irakurri

Koko eta Erraondoko azken danbolinteroa

2009/05/28

Arturo Campion bidegile eta jakintsu nafarraren "Erraondoko azken danbolinteroa" [El ultimo tamborilero de Erraondo] ipuinaren 1958ko edizio elebidun bat (Justo Mari Mokoroak euskaratua) erosi genuen iaz Durangoko azokan.
...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com