Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Arrateko Amaren dantzak datorren asteartean

Dokumentuaren akzioak

Arrateko Amaren dantzak datorren asteartean

Asteartean, irailaren 8an, Arrateko Amaren eguna eta Arrateko Amaren dantzen egun nagusia ospatuko dugu. Azken prestaketan lanetan dihardugu egunotan eta bihar larunbata, 11.00etan egingo dugu azken ensaioa Arraten bertan.
2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 095
Irailaren 8an, ohi bezala meza nagusian (11.00etan) egingo dute Arrateko Amaren dantzariek lehen agerraldia ezpata-dantza egiteko aldare aurrean. Ondoren, prozesioan parte hartuko dugu eta Ama Birjina elizara itzultzerakoan bigarrenez eskainiko zaio ezpata-dantza. Ondoren, 12.30etan Arrateko zelaian Arrateko ezpata-dantza osorik eta trokeo-dantzaren hiru piezak (makila txikiena, makila handiena eta brokel-makilena) eskainiko ditugu.

Gonbidatuak

Lau gonbidatu berezi izango ditugu ezpata-dantza eta trokeo-dantzan bakarlari lanak eginez. 2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 034 Aurten Arrateko dantzarien kofradian sartuko diren bi kide berriak Aritz Ibañez eta Garikoitz Otamendi izango dira. Aritz Ibañez Iruñeko Duguna dantzari taldeko zuzendaria da eta Garikoitz Otamendi Añorgako Arkaitz dantzari taldekoa. Horiekin batera, aurreko urte batzuetan Arraten izandako bi dantzari eta ohorezko kofradiakide izango dira: Mikel Legorburu eta Egoitz Krutxaga. Mikel Legorburu 2006an izan zen Arraten gonbidatua, baina mina hartuta zegoenez ez zuen bakarlari lanik bete, eta beraz aurten egingo du. Gauza bera gertatu zitzaion Egoitz Krutxaga galdakaoztarrari, 2008an dantzatzekoa baitzen, eta ezpata-dantzan parte hartu zuen baina lesio baten ondorioz ezin izan zuen dantzarik egin, eta aurten erakutsiko ditu bere dohainak.

Aste betea

Irailaren 8a urteko dantza-egunik garrantzitsuenetakoa da Eibarko dantzarientzat, baina aurten aste osoa izango dute dantzaz betea Kezkako kideek. Izan ere, irailaren 7an, Arrate bezperan, Donostiako Argia dantzari taldeak zuzentzen duen Axeri-boda ikuskizuna Donostian, Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko da, eta bertan izango dira Eibarko 10 dantzari. Asteburuan berriz, irailaren 12an, Lasturren izango dira Kezkako dantzariak Deba eta Elgoibarkoekin batera, eta 13an, Kofradia eguna izango da Arraten eta berriz ere ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari.

Dokumentuaren akzioak

antton
2009/09/08 10:35

bejondaizuela!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com