Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ibilaldia 2009 Galdakaon dantza jaialdia

2009/01/23

Ibilaldia 2009 Galdakaon ospatuko denez kultur ekitaldi ugari antolatzen ari dira bertan. Horien artean pasa den asteburuan, urtarrilaren 17an, dantza jaialdia antolatu zuten Ibilaldiak eta Andra Mari dantzari taldeak. Gasteizeko Indarra dantza taldea, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea e...

Gehiago irakurri

Iker Gomez-en Absurdo Coliseoan

2009/01/19

Iker Gomez -ek “Absurdo” dantza, musika eta bideo ikuskizuna aurkeztuko du datorren urtarrilaren 31an Eibarko Coliseo antzokian. Dantzari, koreografo eta sortzaile eibartar honek Ballet Eibarres-en, Juanita Unzuetakin eman zituen lehen urratsak. Ondoren Bartzelonako Institute del Teatren b...

Gehiago irakurri

Hasi da martxan 2009 ekitaldien egutegia

2009/01/15

Sagardotegien denboraldia bezala, asteburuan abiatuko da 2009ko emanaldien gure egutegia. San Antonekin hasi eta aratuste igandera bitartean elkartu zaizkigu emanaldi batzuk inor ez dadin negu gorrian aspertu eta eskiatzen hankak apurtzeko arriskua urritzeko. Urtarrilak 17, larunbata. Ibilaldia Ga...

Gehiago irakurri

Meltxor, Gaspar eta Baltasar: hona gure errege majoak

2009/01/15

Urteurreneko 2008 urtea bukatu zen baina 50 urte betetzearen ondorioekin hasi dugu 2009a ere bai. Errege kabalgatan Meltxor, Gaspar eta Baltasar lanak egitea tokatu zaigu aurten eta hor aritu ziren, urtarrilaren 6an, hiru errege "kezka"tuta. Astelehena frontoian izan zuten lehen agerraldia, Ip...

Gehiago irakurri

Coliseo antzokian aurkeztu zen Axeri-Boda

2008/12/30

Abenduaren 13ean iritsi zen Juan Antonio Urbeltzen Axeri-boda ikuskizuna Eibarrera . Argia dantzari taldeak zuzenduta eta Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariekin osatutako ikuskizunak ortzadarraren azpian ezteiak ospatzen dituzten azerien inguruko atsotit...

Gehiago irakurri

Saria bete dantza: 50. urteurrena lagunekin dantzan

2008/12/25

Pasa den azaroaren 15ean ospatu genuen Coliseo antzokian " Saria bete dantza " jaialdia, Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu genuen ekitaldia. Azken urteotan Kezkaren ibilbidean laguntzaile eta bidaide izan ditugun zenbait dantza talde gonbidatu genituen ospakizunera eta bakoit...

Gehiago irakurri

Bakailaoaren kofradiako ohorezko kide

2008/12/15

Eibarko Bakailaoaren kofradiak bere 15. biltzarra ospatu zuen azaroaren 24an. Hamabost ekitaldi horietan guztietan izan gara Kezkako dantzariak handik eta hemendik etorritako bestelako kofradia gastronomikoei ongi-etorrian dantzatzen. Aurten, Kezka dantza taldearen 50. urteurrena dela eta, k...

Gehiago irakurri

Azeriaren hortzak zorrozten

2008/12/12

Axeri-bodaren emanaldirako hortzak zorrozten joateko Iñaki Arregiren hitzaldia izan genuan atzo Portalea Kultur Etxean. Argia dantzari taldeko dantza-maisuak Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen taldearen ibilbidea, lan-moldea eta sorkuntzak ulertzeko zenbait gako eskaini zizkigun. Hizketa a...

Gehiago irakurri

Axeri-boda Eibarren aurkeztuko da larunbatean

2008/12/10

Argia dantzari taldearen Axeri-boda ikuskizuna Eibarren ikusteko aukera izango da larunbatean, abenduaren 13an. Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako ikuskizuna otsailean estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian eta harrezkero hainbat emanaldi eskaini dira Donostian, Donibane Garazi, Andoainen, Mungia...

Gehiago irakurri

Buruko zapia janzten

2008/11/25

Igandean San Andres eguna, eta ohi bezala Plazara Dantzara erromeria ospatuko dugu Eibarren. Aurten eguerdiko 12.00etan izango da Untzaga plazan. San Andres egunean baserritar janzteko ohitura dugu Eibarren eta egunotan eskoletan ere San Andres egunaren inguruko jaiak ospatzen dituzten, eta horietan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com