Ikasleekin batera dantzan

2009/09/16
Ikasturte bukaerako jaialdi nagusia izan ohi dugu Eibarko Dantzari Eguna. Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako dantzari guztiak elkarrekin aritzen gara Untzaga plazan. Ekainaren 19an, Sanjoan aurreko asteburuan ospatu genuen aurten jaialdia.

Arabako dantzak, kostaldeko dantzak, Nafarraoko dantzak, Axuri-beltzaren 40 urteurrena dela eta Jaurrietako emakumeen dantza, soka-dantza eta inauteritako zenbait dantza eskain zituzten dantza eskolako ikasleek. Kezka dantza taldeko dantzariek berriz Zuberoako maskaradako hainbat dantza eskaini zituzten: Barrikada, gabota, aitzina pika, satan-dantza, kadrileak, godaleta, e.a. Txorrotxen kantuekin hasi eta bukatu zuten emanaldia.

2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5237 2009-06-19_Dantzari-Eguna_FL-096 2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5171 2009-06-19_Dantzari-Eguna_FL-1652009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5133 2009-06-19_Dantzari-Eguna_FL-056 2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5496 2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5483 2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5343 2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5509

Ikusi hemen Iñaki Zugastik eta Felipe Loyolak egindako argazki sorta osoa.