Dantza Coliseoan: Papiroflexia
Logela Multimedia eta Circle of Trust
Maiatzak 6, ostirala, 20:30Circle Of trust taldearen hip-hop dantzak
(breakdance) eta Logela multimediaren musikak eta bideo-sorkuntzak
osatzen dute "Papiroflexia". Dantzariek dantza indartsua eta denbora
errealean sortutako irudien sinkronizazioa uztartzen dituzte. Abiapuntua
folio zuria da, tolestuz sormenezko milaka konbinazio erakusten
dituena. Oso ikuskizun dibertigarria.
Circle Of Trust Breakdance Zaragozako taldea 2002an sortu zen. Estatuko dantzari onenak biltzen ditu. Gaur egun taldekideak Zaragoza, Bartzelona eta Salamancakoak dira. Bestalde, Logela multimedia bi informatika-musikarik eta bi bideo-sortzailek osatzen dute, euren proiektuetan kolaboratzaileak dituzten arren.

Koreografia-zuzendaritza: Circle of Trust
Interpreteak : Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Adrián Moreno, Juan Manuel Aragón
Eszenografia: Karlos Gómez
Argiztapena: Edu Ibarrondo
Sonido: Miguel Alonso
Musika: Ander Garaizabal eta Gorka Molero
Iraupena: 60'
Koprodukzioa: Logela Multimedia & Circle of Trust
Logela Multimedia & Circle of Trust : Papiroflexia
2011ko maiatzak 6, ostirala, 20:30
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera: 7 €