Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Aunitz Urtez: argazki kronika (I)

Dokumentuaren akzioak

Aunitz Urtez: argazki kronika (I)

2011/10/27 09:48

Pasa den urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren lehen kapitulua. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldeko dantza-maisuen zuzendaritzapean, Donostiako Argia, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka taldeko dantzariak aritu ziren eskenatokian.

Ohi bezala, Iñaki 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6664 Zugastik argazki sorta ederra egin du eta zatika joango gara argitaratzen. Hasteko ezpata-dantzen inguruko argazki batzuk sareratzen hasiko gara. Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantzak bat egin zuten Arriagako eszenatokian. Ezpata-dantza hauen ohiko lekua plaza, kalea edo zelaia bada ere, Urbeltzek eszenatokirako egokitu eta bi ezpata-dantzak ederki lotu zituen.
 
2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6666 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6668 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6693 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6734 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6735 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6742 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6768_r 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6776 2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6778

Dokumentuaren akzioak

ane
2011/10/27 10:40
Ederrak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com