Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantza Coliseoan: Ostrukaren zuloa

Dokumentuaren akzioak

Dantza Coliseoan: Ostrukaren zuloa

2011/09/27 12:12

Ertza: Ostrukaren zuloa

2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean

Asier Zabaleta ibilbide sendoa burutzen ari den euskal koreografoa da. Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen 1972an, eta 1990eko hamarkadan Arteszena, Adeshoras, Vicente Saez, Hojarasca, Maskarada eta beste zenbait konpainiarekin aritu zen. 1999an Suitzako Alias konpainian sartu zen eta talde horrekin sei antzerki-dantza lanen sortze-lanetan eta beste hainbat ekimenetan parte hartu zuen. 2004tik Euskal Herrian ezarrita, Ertza konpainia sortu eta sorkuntza propioak plazaratzen ari da eta hainbat sari eta laudorio jaso ditu bere lanak. Errusian, Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-rentzat eginiko lana saritu diote, eta Act of God lana aurkeztu berri du.

Ostrukaren zuloa

Beldurrak gure konportamenduan dituen eraginak aztertzen ditu Asier Zabaletak Ostrukaren zuloa lanean. "Beldurragatik, benetan egin nahi duguna alde batetara uzten dugu, eta honen inguruan dabiltzan kontsolazio sariekin konformatzen gara, nahi genukeen hori ordezkatuz."

Gogoetak plazaratzeko modu fresko eta dibertigarria darabil, bisualki sorpresaz betea, eta dantza, bideoa, ikusentzunezkoa eta antzerkia sinkronia onean elkartzen ditu.



Ertza: Ostrukaren zuloa
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Laguntzailea: Arantza Balentziaga.
  • Jatorrizko musika: Borja Ramos.
  • Musikariak: Elektronika/Pianoa - Borja Ramos, Saxofoiak - Josetxo Silguero.
  • Bideoa: Kepa Ugarte, Iker Urteaga, Carlos Sarasola.
  • Argiztapena: Antoni Angel Alcaide.
  • Argazkiak: Iker Urteaga - trebere.com
  • Eszenografia/jantziak: Asier Zabaleta.
  • Musikalaren koreografia: Larraitz Ugartemendia.
  • Ekoizpena: Ertza dantza garaikide taldea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin eta Dantzagunea-Gipuzkoako Foru Aldundia-ren kolaborazioarekin.
Iraupena: 45 minutu.

Ertza: Ostrukaren zuloa
2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 5

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com