Dokumentuaren akzioak
Arrateko ezpata-dantza Bilboko Arriaga antzokian
Ezpata-dantzak, irradakak, soka-dantzak eta ingurutxoak izango dira Aunitz Urtez ikuskizun berriaren osagai nagusiak. Azken urteotan Urbeltz beraren eta Argiako dantza-maisuen laguntzaren plazaratu diren Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantzak bat egingo dute Arriagako eszenatokian.
Ohi bezala, Donostiako Argiako dantzariekin batera Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariek parte hartuko dute Argiaren ikuskizun berrian. Eibarko Kezka dantza taldetik 16 dantzarik parte hartuko dute Arriagako emanaldian: Irati Kortabitarte, Luken Aranburu, Aiert Ibarbia, Josu Garate, Oier Ibarbia, Ekhi Zugasti, Enrike Izagirre, Oihane Llorente, Esther Kareaga, Joseba Aranzabal, Zuriñe Torre, Unai Txurruka, Olaia Gabirondo, Izaskun Alberdi, Ainhoa Larrañaga eta Oier Araolaza.
Aunitz Urtez
Juan Antonio Urbeltz
Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Bilboko Arriaga Antzokia
2011ko Urriak 11, igandea, 19:00etan
Sarrera salmenta
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19