Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Txistularia ezpata-dantzaren gailurrean

2014/05/26

Danbolinteroak protagonista izan ditu Ezpalak jaialdiak, eta azken 30 urtetan Kezka dantza taldearekin hutsik egin gabe izan ditugun bi musikariei, Andoni Altzibar txistulariari eta Iñaki Barua atabalariari, eta haien bidez dantzara begira musikari lanetan aritu diren eta aritzen diren guztiei, gure eskerrona adierazi nahi izan genien dantza saioaren lehen konpasetan. Horra ba argazkia, Andoni Altzibar ezpaten gainean altxatuta, eta ondoan Iñaki Barua atabalaria. Mila esker biei, Kezkako garai guztietako txistulariei, eta dantzarako jotzen duzuen musikari guztiei!

Gehiago irakurri

Danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdiko protagonistak

2014/05/21

Hemen dugu Eibarko 49. Euskal Jaia, eta Euskal Jaiaren baitan, Duguna eta Kezka taldeen artean antolatzen dugun Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia. Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdian.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Azokan izan gara dantzan

2014/05/12

Pasa den larunbatean, maiatzaren 10ean, Portugaleteko Elai Alai taldeak antolatzen duen Folklore Azokan izan gara beste zenbait talderekin batera eskainitako emanaldian parte hartzen. Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai, Portugaleteko Elai-Alai eta Eibarko Kezka dantza taldeak parte hartu dugu emanaldian.

Gehiago irakurri

Korrotik pikutara hitzaldi-dantzatua Bektokixan maiatzaren 9an

2014/05/07

Berreibar Kulturala programa barruan, Korrotik pikutara izeneko ekitaldia izango da ostiral honetan, maiatzaren 9an, Bektokixan. Bertan, euskal dantzaren historia bat, hitzez kontatua eta gorputzez dantzatua eskainiko dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak.

Gehiago irakurri

Soka-dantza Santa Kurutzen 2014

2014/05/06

Mandiola eta Gorosta aldeko baserritar gazteek Santa Kurutzeko jaien ardura bere gain hartzeaz gain biziberritu egin dituzte azkeon urteotan. Giro ederra izaten da Eibarko ermita politenaren bueltan eta igandean han dantzatzen da soka-dantza, baserritarrak eurak sokan direla, aurresku, atzesku eta zerbitzari lanetan Kezkako dantzariak, eta musikari Usartza txistulari taldekoak aritzen direla.

Gehiago irakurri

Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/04

Krakovian, Polonian izan gara martxoko azken egunetan. Zuberoako Zamaltzaina eta Krakoviako Lajkonika elkartu eta elkar ezagutu duten ekitaldian parte hartzeko aukera izan dugu. Krakoviako Historia Museoak Lajkonik izeneko hiriko zaldiko ezagunari buruz erakusketa antolatu du, eta Europan eta mundu zabalean dauden antzeko zaldikoak erakutsi nahi izan ditu. Horien artean aipamen berezia egin diote antolatzaileek zamaltzainari, eta hain zuzen, zamaltzaina gorpuztu eta bere dantzak bertan erakustera gonbidatu gaituzte Krakoviara.

Gehiago irakurri 2

Krakoviara goaz zaldikoaren erakusketan dantza egitera

2014/03/26

Martxoaren 28tik apirilaren 1era Polonian, Krakovian izango gara, bertako Historia Museoak Europako hobby-horse edo zaldikoaren inguruan antolatu duen erakusketan dantzatuko dugu.

Gehiago irakurri

Hungariatik kaldereroen zartagin hotsak

2014/03/14

Euriaren mehatxupean iritsi zitzaizkigun aurtengoan kaldereroak, beste behin, baina hala ere ez zioten metal hotsak ateratzeari utzi eta, abestuz, ongi etorria emateari utzi.

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2014, aurrerapena

2014/03/14

Koko-eske egunaren kronikaren zain gauden bitartean...

Gehiago irakurri

Erakusketa: Koko-dantzak eta Kaldereroak Eibarren

2014/03/14

Otsaila hasi zenetik martxan da Deportiboko tabernan koko-dantzen eta kaldereroan gaineko erakusketa. Tradizioak inoiz oinez hasi eta oharkabean oinez darraitelako bihurtzen zaizkigu tradizio hain zuzen. Kaldereroen konpartsak alde batetik eta koko-dantzek bestetik daramaten ibilbidearen zenbait zertzelada erakutsi ditu Deporreko Argazkilaritza batzordeak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com