Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantza Coliseoan: Ertza: NAN

Dokumentuaren akzioak

Dantza Coliseoan: Ertza: NAN

2014/10/13 16:00
Dantza Coliseoan: Ertza: NAN

Argazkia: Gorka Bravo

2014ko urriak 17, ostirala, 20:30etan 6€ Coliseo Antzokia

Impactante... (Diario Vasco), ...magnífica obra de arte (Gara), ...una referencia en la historia de la danza vasca (Artezblai). Ez dute hitzik aurreztu nahi izan dantza adituek Ertzaren lana kritikatzeko. Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke Asier Zabaletak. "Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria? 'Aberria ala hil', nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?"

Bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Iñar Sastre piano-jotzailearen zuzeneneko laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Kritikari kasu eginez gero behintzat, ez genuke lan honetaz gozatzeko Coliseoak ematen digun aukera pasatzen utzi behar:

Impactante sería el adjetivo adecuado para calificar a la obra “N.A.N” (...) Con un Gazteszena cerca del lleno, el ezkiotarra levantó a la mitad del público, obtuvo efusivos bravos y una poderosa ovación. (Iratxe de Arantzibia, Diario Vasco)

Gusta este espectáculo por lo que tiene de vivo, de sincero, de verdadero y auténtico. Gusta porque el bailarín baila hasta la extenuación, lo da todo por su patria, el escenario, su nación, el arte, la danza, la palabra, que es la que forma su pueblo, acompañado por las músicas creadas y recreadas para que los hombres no necesiten las banderas ni los himnos para ser, para reconocerse, para pertenecer. (...) ¡Qué magnífica obra de arte! (Carlos Gil, Gara)

(...) Dantzariak hasiera-hasieratik erakutsi digu sasoi betean dagoela, eta bere mugimendu kalitate bikaina keinu-ekonomia interesgarrian eta dotorezia handiko jarrera ugarietan gauzatu da. Horretaz gain, mugimenduaren diseinuan asmatu du koreografoak gehienbat, hizkera pertsonal garaikidetik, euskal dantzatik eta bizitza arrunteko keinuetatik edan eta hori guztia beste plano batera eraman baitu, koherentzia sakonaren eta barne esanguraren izenean. (Agus Perez, Berria)

El pasado sábado pude disfrutar de uno de los espectáculos que más me han conmovido en los últimos tiempos. Necesito compartirlo. Me pareció un trabajo limpio, sincero, coherente y compacto en las formas. Y bello. Muy bello. Parte de un planteamiento dramatúrgico sólido, sereno que va creciendo poco a poco hasta terminar en un espectáculo que además de ser formalmente maravilloso es conceptualmente incontestable, brutal. Me pareció, sentí que estaba ante un espectáculo de los que marcan una referencia en la historia de la danza vasca. ¡Qué bueno! (...) Ritmo, control sabio del espacio y del tiempo. Todos los elementos utilizados dan una coherencia interna al espectáculo que lo convierten en un espectáculo de gran calidad con un broche de oro que es su sorprendente final. Perfectamente solucionado. Espectáculo magnífico que susurra al espectador un dolor y un grito reconvertido en reflexión. ¡Gracias por el regalo! (Norka Chiapuso, Artezblai)

 

  • ZUZENDARIA: Asier Zabaleta.
  • AKTOREAK: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
  • BIDEOA: Iker Urteaga.
  • BEREZKO MUSIKA: Iñar Sastre.
  • TESTUAK: Asier Zabaleta, Xabier Lete eta J.A. Irigaray.
  • ARGIAREN DISEINUA: Oscar Grijalba.
  • ARGAZKIAK: Gorka Bravo.
  • MARRAZKILARIA: Eugenio Paccelli Horta.
  • BANAKETA: Arantza Balentziaga.
  • ESZENOGRAFIA: Pello Artola.
  • IRAUPENA: 50 min.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com