Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01
Sostoaren San Joanetako kontzertuan

Eibarko Sostoa abesbatzak San Joan festetan eskaini ohi duen kontzertuan parte hartu genuen pasa den ekainaren 21an. Coliseo antzokian egindako emanaldian, dantzak izan ziren Sostoaren emanaldiaren ardatz, hainbat era, jatorri eta estilotako dantzak kantatu zituzten, eta horietako batzuetan dantzatu zuten Kezka dantza taldeko dantzariak. Fandango, arin-arin, biñango eta balsa dantzatu zituzten Oihane Llorente, Maider Otaola, Aiert Ibarbia eta Ander Garitagoitia dantzariek. 30 urte bete berri ditu Sostoa abesbatzak.

HERRIXA DANTZAN
HERRIXA DANTZAN
2014/07/01 12:15
Arrasaten antzeko bi esperimentu egin ditugu ekainean, kale kantua antolatzen duen Portaloi elkartearekin.
Hileko lehen ostiraletako kale kantu erronda dantzan amaitu genuen, Herrixa dantzan saioa egiten ari ginen Uarkape tabernan: kantariak kantuan eta haiekin gu dantzan.
Ekainaren 14an Kantu Eguna ospatu zuten, hainbat lekutatik etorritako kantuzaleekin. Portaloi elkarteak proposatuta, arratsaldean kantu-dantza erromeria egin genuen herriko plazan: pieza batzuk txistularien doinuekin, beste batzuk kantatuak (txistulariek lagunduta).
Bi saiook bapatean, entseiurik gabe, natural. Gabeziak gabezi, esperimentu politak izan dira, gustagarriak. Iruditzen zait gehiago landu beharreko formatua dela.
Izan ere, berezko bikote naturala izan beharko lukeen arren, agerikoa zen biak (kantua eta dantza) elkartzeko ohitura falta, eta hortik gabeziak.