Dokumentuaren akzioak
Confolens-eko Jaialdira goaz Argia dantzari taldearekin
Frantziako Confolens herrian Europako nazioarteko jaialdi entzuentsuenetako bat ospatzen da. Euskal Herriko dantza eta musikei gaualdi bat, inaugurazio ekitaldia, eskainiko dio Confolens-eko jaialdiak aurten, eta Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean 80 musikari, dantzari eta laguntzailek eskainiko dute euskal dantzen ikuskizuna. Tartean Kezka dantza taldeko hamar dantzari izango dira.
Arrateko ezpata-dantza folklore jaialdi handienetako batean
Confolens-eko Theatre des Ribieres-en eskainiko da euskal dantzen emanaldia. Vienne ibaiaren ertzean antolatzen den karpa erraldoi horretan 3000 ikuslerentzat eserlekuak eta 200 metro koadroko eszenatoki handia jartzen dute. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Argia taldearen Besta Berri eta Axeri Boda ikuskizunetako zenbait atal eskainiko dituzte euskal dantzariek. Lehen zatian ezpata-dantzak izango dira protagonista, Iruñeko San Fermin Aldapakoa eta Arrateko ezpata-dantza oinarri hartuta Argiak prestatutako saioa da.
Kezka dantza taldetik hamar dantzari izango dira bertan: Miren Hazas, Joanes Plazaola, Luken Aranburu, Endika Arrillaga, Maite Gonzalez, Maitane Fariñas, Enrike Izagirre, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate eta Oier Araolaza. Abuztuaren 12an, gaueko 21:00etan iragarrita dago saioa, eta 20€ balio du sarrerak.
Informazioa: Zortziko jaiotzen ikusi zuen jaialdira, Confolens-era itzuliko da Argia 25 urteren buruan (dantzan.com)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19