Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ezpata-dantza Urrezko plakaren ekitaldian

2015/05/05

Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dituen Urrezko plaken ekitaldian ezpata-dantzan izan gara martxoaren 28an Donostiako Kursaalean. Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Plaka 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik Gipuzkoara etorritako pertsonei eman zien. Ekitaldia hasi aurretik...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Ermuan

2015/04/28

Apirilaren 18an, larunbatean, Arrateko dantzak Ermuan plazaratu genituen Kezka dantza taldeko dantzariok. Euskal Jaiaren programaren baitan Castelloko Associacio Cultural grup de danses de Cabanes, Ermuko Txindurri dantza eta txistu taldeak eta Kezka dantza taldeko dantzari eta txistulariek hartu ...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Iker Gomez: Sylphides Pi Cia, El bosque del beso

2015/04/27

2015eko maiatzaren 1ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 7 € Muxuen metafora inspiraziotzat hartuta El bosque del beso ikuskizuna dakarkigu Iker Gomezek Coliseo antzokira. Elkar muxukatzen duten gorputzek, Marylin Monroek, dantza egiten duten ahoek, eta Besame mucho abestiaren 7...

Gehiago irakurri

Koko-marru zuri 2015eko koko-dantzetan

2015/04/15

2015 honetan elur zuriak egin digu harrera koko-marruoi. Elur zuriak eta hotzak, baina alaitasun eta egun horren ederrak ez zituen animoak eta giroa makaldu. Baserritarrak beti bezain eskuzabal agertu ziren eta koko-marruak beti bezain alai. Ederra benetan Otaola eta Kiñarra inguruetako estanpa. E...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Elirale: Ka dira

2015/04/08

2015eko apirilak 25, 17:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 5€ Haur eta familia guztiarentzako ikuskizuna dakar Elirale konpainiak Coliseora. Kadira hitzak aulkia esan nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, Elirale konpainiak...

Gehiago irakurri

Hasi dira Euskal Jaiaren 50. urteurrenerako dantza entseguak

2015/01/30

Aurten Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena dela eta belaunaldi desberdinetako dantzariak gonbidatu ditugu denok elkarrekin dantza egin dezagun maiatzaren 31an. Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza egingo ditugu denok batera. Lehen entsegua egin dugu pasan den urtarrilaren 24an. Erantzun ...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2015: Otaola- Kiñarra aldeko baserrietan

2015/01/26

Datorren otsailaren 7an, larunbatean, aterako gara koko-dantzan eta koko-eskean. Aurten Otaola-Kiñarra aldeko baserriak bisitatuko ditugu. Koko-eskearen ibilbidea Goizean goiz, 8:30ean, Merkatu plazan egingo du lehen agerraldia koko-dantzen konpartsak. Ondoren, aurreko urteetan egin beza...

Gehiago irakurri

Dantza eta ezpatak Arraten 1620an

2015/01/07

Arraten ezpata-dantzan aritzen gara urtero irailaren 8an, eta jakin berri dugunez 1620an dantzan hasi eta ezpata borrokan bukatu omen zuten. Lekaio-dantza delakoa zen garaian Arrateko zelaiak dantzaz bustitzen zituena, baina urte horretan dantzaz gain odolak ere izan zuen bere lekua. Olaiz Agirrebe...

Gehiago irakurri

Deban Euskal Jaian 50 urte eta gero

2014/12/16

1964an Deban, Oargi elkartekoen eskutik, ondorengo urteetan oihartzun handia izango zuen Euskal Jai erraldoia ospatu zen. Herriaren ahotsa entzun arazteko garai zailak ziren eta edozein zirrikitutako aire putza, abertzaletasunak zekarren mendebal bortitzerako bide izaten zen. Hala gertatu zen ordua...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Dantzaz: Kameleoia

2014/11/28

2014ko abenduaren 5ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 8€ Dantzaz gozatzeko beste aukera paregabea Eibarren izango duguna. Datorren ostiral honetan Coliseo Antzokian, Dantzaz konpainiako dantzariak eskutartean darabiltzaten ikuskizunetariko batekin datozkigu, Kameleoia. Urte t'...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com